That '80s Show (euskaraz: «1980ko hamarkadako ikuskizun hori») Marcos Brazill, Bonnie Turner eta Terry Turnerrek telebistarako sortutako sitcom arrakastatsua da. Nahiz eta antzeko izena, egitura, gidoigile eta ekoizle berberak asko izan, ez dago That '70s Show telesailarekin loturik. Hala ere, programa bakoitzeko pertsonaia nagusiak, Eric Forman — Topher Gracek antzeztua — eta Corey Howard — Glenn Howertonek antzeztua — lehengusu propioak dira.

That '80s Show
Jatorria
Sortzailea(k)Mark Brazill
IzenburuaThat '80s Show
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Sasoi kopurua1
Atalak13
Ezaugarriak
Genero artistikoateen sitcom (en) Itzuli
Antzezlea(k)
Bestelako lanak
MusikagileaBen Vaughn (en) Itzuli
Emanaldia
Jatorrizko igorlea Fox Broadcasting Company
Hasiera-data2002ko urtarrilaren 23a
Amaiera-data2002ko maiatzaren 29a

IMDB: tt0305472 Allocine: 5508 Rottentomatoes: tv/that_80s_show Metacritic: tv/that-80s-show TV.com: shows/that-80s-show Edit the value on Wikidata
kronologia
That '70s Show That '80s Show

Sinopsia aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Saioa 1984an girotuta dago eta Kaliforniako San Diego hirian bizi den 20 urte inguruko lagun talde baten bizitza du ardatz. Saioak Corey Howard musikariaren eta bere lagun eta senideen bizitzak jarraitzen ditu. June Tuesdayrekin duen lan-harremana — eta batzuetan erromantikoa — ere puntu garrantzitsua da, eta programaren argumentu nagusi bihurtzen da zenbait gertakariren ondoren. Ondorengo atalak Corey eta Juneren bizimoduaren arteko talka kulturalean oinarritu ziren. Atal bakoitzean zehar, 1980ko hamarkadako kulturaren eta musikaren zati batzuk zabaltzen dira.

Aktore nagusiak aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau telebistari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.