Turner Ellis Tenney edo Tfue ezizenez (Indian Rocks Beach, Florida, 1998ko urtarrilaren 2a) streamer estatubatuarra da[1], Fortnite bideo-jokoan aritzeagatik mundu osoan ezaguna.

Tfue

Bizitza
JaiotzaIndian Rocks Beach (Florida)1998ko urtarrilaren 2a (26 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Jarduerak
Jarduerakprofessional gamer (en) Itzuli, youtuberra eta streamerra
Jasotako sariak
Izengoitia(k)Tfue

Facebook: Tfuegaming Twitter: TTfue Instagram: tfue Youtube: UC9lSZSYpDDE18hoFA7YlBpw Twitch: Tfue Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Indian Rocks Beach herrian hazi zen eta gurasoek etxean eskolaratzea erabaki zuten. Zortzi urte zituela Jackass antzeko bideoak egiten hasi zen Jack anaiarekin batera[2].

Bideo-jokoetan hamabi urte zituela hasi zen jokatzen, Halo eta Call of Duty jokoetan hasieran eta 2014an Destiny jokoarekin ibilbide profesionala hasi zuen. Urte bereko apirilean Twitch plataforman streamer lanetan hasi zen. YouTube kanala ere sortu zuen eta aurreneko bideoa Call of Duty-ren inguruan egin zuen. Lau hizki izango zituen ezizena bilatu eta Tfue aukeratu zuen[2].

Fortnite: Battle Royale jokoa arrakasta hartzen ari zela ikusita bertan jokatzen hasi zen. Munduko Fortnite jokalari onenentzat hartzen dute gaur egun[3], hainbat txapelketa irabazi baititu, azkena SuperGames Charity Tournament. 2018an FaZe Clan taldean sartu zen.

2019an New Jerseyra joan zen bizitzera Cloakzy lagunarekin[4]. 2020ko otsailean Corina Kopf blogariarekin harremana hautsi zuela adierazi zuen[5].

Istiluak aldatu

Interneteko hainbat plataformatan kontua blokeatua izan du, ustezko komentario arrazistak egiteagatik[6] eta baita kontratuaren arauak hausteagatik ere[7].

Erreferentziak aldatu

  1. «Tfue – FaZe Clan» web.archive.org 2019-05-29 (Noiz kontsultatua: 2021-01-13).
  2. a b (Ingelesez) «- The Washington Post» Washington Post (Noiz kontsultatua: 2021-01-13).
  3. (Ingelesez) Simmons, Zach. (2018-05-12). «Top 10 Fortnite Players 2018» Armchair Media Network (Noiz kontsultatua: 2021-01-13).
  4. (Ingelesez) «Cloakzy might be the next FaZe Clan player on the way out» Daily Esports 2019-05-29 (Noiz kontsultatua: 2021-01-13).
  5. (Ingelesez) «Tfue explains why he and Corinna Kopf have broken up again» Dexerto 2020-02-02 (Noiz kontsultatua: 2021-01-13).
  6. (Ingelesez) Valens, Ana. (2018-09-06). «Who is FaZe Tfue, and Why Was He Banned From Twitch?» Dot Esports (Noiz kontsultatua: 2021-01-13).
  7. (Ingelesez) «Epic Games Clarify Why FaZe Clan's TFUE Received a Permanent Account Ban» Dexerto 2018-06-22 (Noiz kontsultatua: 2021-01-13).

Kanpo estekak aldatu