Tezontle
Tezontlea jatorri bolkanikoa (ignea) duen arroka gorri bat da, muino, sumendi eta sakonuneen hegaletan dagoena. Estatu Batuetan Heriotzaren Haranean, Europan Stromboli sumendian eta Tenerife uhartean aurki daiteke; halaber Mexikon Ekialdeko eta Mendebaldeko mendilerroetan eta Popocatépetl eta Iztaccíhuatl bezalako sumendietan.[1] Pumita (apar harria), harea eta magma erabiliz sortzen da. Bere itxura hondatua eta harroa da eta batzuetan harri gogorra bihurtzen da. Etxeak edo dikeak eraikitzeko erabiltzen da, eta meatze-industrian, kaltzioa eta zinka bezalako mineraletan aberatsa delako.
Tezontle | ![]() | ||
![]() | |||
Arroka igneoa | |||
---|---|---|---|
Mineral garrantzitsuak | Kaltzio Zink |
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/0/08/Casa_principal_del_mayorazgo.png/250px-Casa_principal_del_mayorazgo.png)
Fatxadak
aldatuHona hemen tenzotlez eginiko fatxada batzuen adibideak:
- San Bernardo eliza, Mexiko Hirian.
- Iturbide jauregia, Mexiko Hirian.
- Mexiko Hiriko katedrala
- Jauregi Nazionala, Mexiko Hirian.