Iturbide Jauregia Madero kalearen hegoaldeko espaloian dago, Mexiko Hiriko Hirigune Historikoan Eraikinak harrobiaren eta tezontle gorriaren konbinazio tradizionala erakusten du. Erregeordetza-garaian lau mailatan eraikitako jauregi-egoitza bakarra zen. Jauregia barroko estilokoa da eta 1779an eta 1785ean artean altxatu zen. XXI. mendean, 2004ko urtarrilaren 19an, Iturbide Jauregian Citibanamex Kultur Jauregia museoa inauguratu zen. Haren helburuak Mexikoko herri-artea eta Mexikoko Banku Nazionalaren bilduma partikularra erakustea zen.[1]

Iturbide jauregia
Kokapena
Koordenatuak19°26′02″N 99°08′20″W / 19.433764°N 99.138867°W / 19.433764; -99.138867
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1785
Arkitektura
EstiloaNew Spanish Baroque (en) Itzuli
Kontaktua
HelbideaCalle Francisco I. Madero 17 eta улица Франсиско-Мадеро, 17

Historia aldatu

Eraikinak hartzen duen espazioa XVI. mendean kontu-auzitegiaren kontulari nagusia izan zen Gonzalo Juárez de Córdobarena zen. Ondoren, Santa Brigidako erlijiosoei saldu zieten, eta haiek San Mateo de Valparaíso kondeei eta Jaral de Berrio Berrioko markesari saldu zieten, Fernando de la Campa kondearen ondorengoei. Azken horrek jatorrizko eraikina eraistea erabaki zuen, bertan egungo jauregia altxatzeko; jauregia Mariana Berrio de la Campa y Cos eta Pedro de Moncada y Branciforte ezkonberrientzako izango zen. Obra Francisco Guerrero y Torres arkitektoari enkargatu zitzaion, honek 1779 eta 1785 bitartean lan egin zuelarik. Garaiko jauregi ederrena izan zen, arkitektura zibilaren benetako maisulana.[2]

1821ean Mexikoko Independentzia mugimendua amaitu ondoren, jauregia Agustin de Iturbideri eskaini zitzaion, Trigarante Armadako lehen buruzagiari, bertan bizi zedin, eta 1822ko maiatzaren 15ean, hain zuzen ere, Iturbide balkoi nagusira irten zen, Konstituzio Kongresuak Mexikoko enperadore izendatu zezan. Hortik dator Iturbide jauregia izena. Hector de Mauleónentzat (2015) Iturbide jauregia deitzen diogu, Agustin I.ak Juan Nepomuceno de Moncada y Berriori, bere legezko jabeari, kendu zionetik, han, bere inperioak iraun zuen hemezortzi hilabeteetan, bere egoitza eta bulego ofiziala jartzeko.

Estiloa aldatu

Eraikinaren estiloa Espainia Berriko barroko espainiarraren interpretazioaren adibide bat da, dekorazio-xehetasunetan Mexikoko sustrai indigenen elementu bereizgarriak barne hartzen dituena. Eraikinak hiru solairu ditu: lehenengoa, oso altua, behegainekoa; bigarrena, modu konbentzionalean, eta hirugarrena, galeria batez lotutako bi dorrez osatua, non portadak pilastra aberatsak, bi atlante eta guantelete bat dituen.

Museoaren bilduma aldatu

Citibanamex (Banco Nacional de México) banketxearen bilduman 4.300 inguruko arte-lan daude, Espainia Berriko Erregeorderriaren garaitik gaur egun arte. Bilduman jasota dauden artista batzuk aipatzeagatik, hauen obrak ikus daitezke: Diego Rivera, José Clemente Orozco, Frida Kahlo, Joaquín Clausell eta Manuel Álvarez Bravo.[3] Bilduma honi 1920an eman zitzaion hasiera, garaiko banketxearen zuzendari orokorraren eskutik, Agustín Legorreta García.[4]

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu