Ireki menu nagusia

Termopare

Metal desberdinez egindako bi eroale elkarri loturik dauzkan gailua, haien artean tenperatura-diferentzia dagoenean korronte elektrikoa sortzen duena.
Termopare baten diagrama.

Termoparea, bikote termoelektrikoa edo pare termoelektrikoa metal desberdineko bi eroalez osaturiko sistema da; bi eroaleek muturrak elkarri soldaturik izaten dituzte, eta soldadurak tenperatura desberdinetan mantentzen dira. Hala, bi tenperaturen artean den diferentziaren arabera, korronte elektrikoa sortzen duen potentzial diferentzia jakin bat gertatzen da bi muturren artean. Lurruntze edo urtze puntua ezaguna duten gaiekin kalibratzen da pare termoelektrikoa, eta tenperaturak neurtzeko erabiltzen da.

ErreferentziakAldatu


  Artikulu hau fisikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.