Termisvaara
Termisvaara mendixka, Enontekiö udalerri finlandiarrean dagoen mendixka bat da. Termisjärvi aintziraren alboan eta Käsivarsi Eremu Basatian dago, Lappi lurralde osoko hegazti-espezie ugarienak aurki daitezkeen eremu basatian hain zuzen; aliotak, antzarak, elur-hontzak, kaskabeltz handiak, marikoi buztanluzeak eta txontak dira esaterako, aintzira inguruan aurki daitezkeen hegazti-espezie batzuk. Inguruko baldintza latzei probetxu ateratzea lortu duten animalia ugari dago; hala nola, azeri artikoak, elur-orein basatiak, eper zuriak, erbinude zuriak, ipar-katamotz beldurtiak, jatunak, leming bizkorrak, lursagu txikiak eta tundrako satorrak [1].
Termisvaara mendixka Termisvaara (fi) | |
---|---|
Mota | fell (en) |
Geografia | |
Koordenatuak | 68°42′18″N 23°40′15″E / 68.705°N 23.6708°E |
Honen parte da | Finland–Norway border (en) |
Estatu burujabe | Finlandia |
Regional State Administrative Agency | Regional State Administrative Agency for Lapland |
Finlandiako eskualdeak | Lappi |
Finlandiako udalerriak | Enontekiö |
Uda partean iristen diren beste ohiko biztanle batzuk hartz arreak eta otsoak dira.
Ikus, gainera
aldatuErreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatu