Terminator: Dark Fate
Terminator: Dark Fate (euskaraz Terminator: Patu Iluna), 2019ko Tim Miller estatubatuar zinema zuzendariaren zientzia-fikziozko ekintza film bat da. Linda Hamilton, Arnold Schwarzenegger, Mackenzie Davis, Natalia Reyes, Gabriel Luna eta Diego Boneta aktoreek antzeztu zuten.
Terminator sailaren filmeetako bat da, eta honako aurrekariak dauzka: The Terminator (1984), Terminator 2: Judgment Day (1991), Terminator 3: Rise of the Machines (2003), Terminator Salvation (2009) eta Terminator Genisys (Terminator Genesia, 2015), bai eta Terminator: The Sarah Connor Chronicles (2008–2009) telesaila ere.
ArgumentuaAldatu
Terminator 2: Judgment Day filmeko gertaerak jazo eta 27 urtera, Skynetek Dani Ramos (Natalia Reyes), Grace (Mackenzie Davis) eta beren lagunak hiltzeko asmoz etorkizunetik metal likidozko Terminator (Gabriel Luna) eraberritu bat bidali du. Sarah Connor (Linda Hamilton) haiek laguntzera itzuliko da, bai eta jatorrizko T-800 Terminator (Arnold Schwarzenegger) modeloa ere, gizateria osoaren patua jokoan baidago.
AktoreakAldatu
- Linda Hamilton: Sarah Connor
- Arnold Schwarzenegger: T-800 "101 modeloa"
- Brett Azar: T-800ren gorputza
- Mackenzie Davis: Grace
- Stephanie Gil: Grace neskatoa
- Natalia Reyes: Daniella "Dani" Ramos
- Gabriel Luna: Rev-9
- Diego Boneta: Miguel Ramos
- Jude Collie: John Connor
- Enrique Arce
Kanpo estekakAldatu
- Mexikon girotutako filmak (Ingelesez)