Tenenet, aldaerak Tjenenet, Zenenet, Tanenet, Tenenit, Manuel de Codage-en (ordenagailuko sarreretan testu hieroglifikoak kodetzeko eskuliburua) transliterazioa Tnn.t, antzinako Egiptoko erditze eta garagardoaren jainkosa izan zen. Ptolomeo garaiko testuetan aipatzen da, adibidez, Hilen Liburuan.

Tenenet jainkosa

Erditze eta garagardoarekin lotura aldatu

Tenenet erditzeari lotua zegoen eta emakume haurdunen umetokien babes eske zen deitua.[1] Buruan behi umetoki bat zeramala irudikatzen zen, Meskhenet jainkosa bezala, erditzeari lotua hau ere.

Tenenet, gainera, garagardo eta garagardogintzaren jainkosa zen eta bere izena "tenemu" (garagardo) hitzetik eratorria izan daiteke; izan ere, emakumeak ogia egitearen arduradunak izan ohi zirenez, garagardoa ere emakumearen zeregina izan zen. Garagardogintza garagarrarekin egindako ogi berezian oinarritua zegoen, gero ontzietan hartzitua.[2] Honela, Tenenet garagardoari ere lotua izan zen.

Gurtza aldatu

Hermontis izan zen bere gurtza gunea. Monturen ezkontidea izan zen. Gerora, Rat-Taui,[3] Isis eta Anitekin batua izan zen.[4] Bere forma gizakiarena zen eta buruan Meskhenetek zeraman antzeko ikur bat zuen.

Erreferentziak aldatu

  1. Christian Jacq, Les Egyptiennes, Perrin, 1996, ISBN 2-262-01075-7
  2. Norman Bancroft Hunt, Living in Ancient Egypt, Thalamus Publishing, 2009, ISBN 978-0-8160-6338-3
  3. Manfred Lurker, The Routledge Dictionary of Gods and Goddesses, Devils and Demons, Routledge 2004, ISBN 0-415-34018-7, p.208
  4. W. Max Muller, Egyptian Mythology, Kessinger Publishing 2004, ISBN 0-7661-8601-6, p.150

Kanpoko loturak aldatu