Telxinoe (grekoa: Θελξινόη), edo Jupiter XLII, Jupiter planetaren satelite natural irregular bat da.

Telxinoe (satelitea)
Aurkikuntza
AurkitzaileaSheppard et. al.
Data2003-02-09
Kategoriamoon of Jupiter (en) Itzuli
Ezaugarri orbitalak
Zeren sateliteJupiter
Ardatzerdi handia20.453.754 km
Eszentrikotasuna0,2684719
Orbita-periodoa597,61 egun
Makurdura orbitala151,29285° (ekliptikarekiko)
Ezaugarri fisikoak
Masa~1,5 ×1013
Dentsitatea2,6 ×103
Grabitatea azalean≈0 m/s2
Albedoa0,04
Tenperatura?
Itxurazko magnitudea23,5

Ezaugarri fisikoak aldatu

Telxinoe satelite txikia da (2 km inguruko diametroa du), eta erretrogradoa. Uste da 0,04ko albedoa duela, Jupiterren beste satelite batzuen antzera. Haren beste ezaugarri asko ezezagunak dira oraindik.

Anankeren taldeko satelitea da: 19.300.000 km eta 22.700.000 km arteko erradioarekin eta 150° inguruko inklinazioarekin Jupiter orbitatzen duten satelite erretrogrado irregularrak dira guztiak. Talde horretan sailkatutako sateliteak, jatorriz, asteroideak dira, Jupiterren grabitateak harrapatuak eta satelite bilakaraziak.

Aurkikuntza aldatu

Scott Sheppard-ek gidatutako Hawaiiko Unibertsitateko astronomo-talde batek aurkitu zuen, 2003ko otsailaren 9an hartutako irudiak aztertzean. Aurkikuntzaren berri 2004ko urtarrilaren 24an eman zen.

Izendapena aldatu

Telxinoe satelite-izena mitologia grekoko Telxinoe pertsonaian du jatorria. Telxinoe jatorrizko lau musetariko bat zen; Zeusen alabak ziren guztiak.

Hasieran, S/2003 J 22 izendapen sistematikoa eman zitzaion sateliteari; kode horrek adierazten du 2003an lehen aldiz ikusitako Jupiterren hogeita bigarren satelitea zela. Telxinoe behin betiko izena 2005eko martxoaren 30ean eman zitzaion.

Kanpo estekak aldatu