Tekla-instrumentu

Teklatu (musika-tresna)» orritik birbideratua)

Tekla-instrumentua[1][2], teklatu(-instrumentu)a[1][3], klabiera[4][5] edo giltzadia[5][6][7] musika-tresna mota bat da, musika jotzeko teklatua erabiltzen duena. Tekla-instrumentu ohikoenak pianoa, eskusoinua, organoa eta teklatu elektronikoak dira. Teklatua musika-tresnaren aurrealdeko zatia izaten da, teklaz osatua, eta hatzez jo behar izaten da musika egiteko. Hedapenez, teklatu hitza tekla-instrumentu osoarentzat erabiltzen da. Teklak jotzean, musika-tresnak modu akustiko, elektroniko edo elektromagnetikoan soinuak sortzen ditu, eta, soinu horiek, denboran zehar, doinu bat osatzen dute. Batzuetan, jarraika jotzen dira, akordeak eratuz, denboran zehar, musika harmonia bat eratzen dutena.

Piano baten teklatua

Bata bestearen ondoan dauden tekla beltz eta zuriz osatua dago. Bata bestearen ondoko teklen arteko tartea, tonuerdi bat da, eta bi teklen arteko tartea, tonu bat.

Tekla-instrumentua jotzen duenari teklatu-jotzaile (Heg.),[8] teklista (Heg.),[9] klabierista (Ipar.) edo giltza-joile[5] edo -jotzaile deritzo.

HistoriaAldatu

Tekla-instrumentuak sartaldeko gozatzearen arabera desinatuak daude. Doren eskalako nota naturalak (do, re, mi fa, sol, la eta si) zuriak eta handiagoak dira, diese (do, re, fa, sol eta la diese) eta bemolenak (re, mi, sol, la eta si bemol), ostera, beltzak eta txikiagoak dira.

Teklatuan notak antolatuta dauden moduak, bere jatorria XV. mendean du, teklatuaren adigaia K. a. III. mendean ikus daitekeen arren, hydraulisarekin (urezko greziar organoa).

Tekla-kopuruaAldatu

Teklatuen tekla-kopurua, denbora igaro ahala, gehitzen joan da. XVIII. mendean, klabizenbaloak bost zortziduneraino iristen ziren (61 tekla baino ez askoz gehiago), 1870etik aurrera eginiko piano gehienek, ordea, 88 zituzten. Egungo pianoren batzuk, tekla batzuk gehixeago dituzte (adibidez, Bösendorfer 225 ereduko piano batek, 92 ditu, eta Bösendorfer 290 Inperial ereduko batek 97).

Organoek, hala adierazita dutelako, 61 tekla dituzte.

Sintetizadoreek, oro har, 61, 76 edo 88 tekla izaten dituzte (5, 6 edo 7 zortzidun).

Tekla zuri eta beltzen kopurua, aldatu egin daiteke eraikitzailearen eta tekla-instrumentu ereduaren arabera. Adibidez, Yamaha enpresako bost zortziduneko tekla-instrumentuak 61 teklarekin datoz (36 zuri eta 25 beltz), zortzidun kopuru bereko Casioren tekla-instrumentu batek, aldiz, 59 tekla ditu (34 zuri eta 59 beltz).

Tekla-instrumentu motakAldatu

Tekla-instrumentuak, honelakoak izan daitezke:

Beste tekla-instrumentu batzukAldatu

Badaude teklatu itxura duten musika-tresnak, berez, teklazkoak ez diren arren. Adibidez, xilofonoa, marinba, bibrafonoa, lira edo glockenspielak, badituzte tonu eta tonuerditan jarritako material durunditsu batez eginiko barraren batzuk, baina zuzenean jotzen dira, zotz batzuen bidez.

ErreferentziakAldatu

  1. a b «instrumento de teclado» Euskalterm - Euskararen corpusa - Euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-24).
  2. Euskaltzaindiaren Hiztegian "teklatu" hitza jasotzen da. "klabier" hitzarekin batera.
  3. «teklatu» Euskaltzaindiaren Hiztegia (Noiz kontsultatua: 2022-01-24).
  4. «klabier» Euskaltzaindiaren Hiztegia (Noiz kontsultatua: 2022-01-24).
  5. a b c «clavier | dictionnaire électronique français-basque | Nola Erran» nolaerran.org (Noiz kontsultatua: 2022-01-24).
  6. «teclado» Zehazki (Noiz kontsultatua: 2022-01-24).
  7. «ADOREZ Bilaketa: teclado» www.bostakbat.org (Noiz kontsultatua: 2022-01-24).
  8. Fundazioa, Elhuyar. «teklatu-jotzaile» Elhuyar Hiztegia (Noiz kontsultatua: 2022-01-22).
  9. Fundazioa, Elhuyar. «teklista» Elhuyar Hiztegia (Noiz kontsultatua: 2022-01-25).

Kanpo-estekakAldatu