Tefíako kontzentrazio esparrua (Fuerteventura)

Fuerteventura (1954-1966)

Tefiako Espetxe Nekazaritza Kolonia izen ofizialez, kontzentrazio-esparrua izan zen diktadura frankistan, Tefía herrixkan, Fuerteventura uharteko Puerto del Rosario udalerrian. 1954 eta 1966 artean aktibo egon zen, preso arruntak eta politikoak preso hartzeko, eta, frankismoaren terminologian, gizonezko homosexualak berriz hezteko helburua zuen.[1][2][3]

Tefíako kontzentrazio esparrua (Fuerteventura)
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Kanariak
ProbintziaLas Palmas
UdalerriaPuerto del Rosario
Koordenatuak28°31′36″N 14°00′19″W / 28.52653°N 14.00531°W / 28.52653; -14.00531
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1954ko urtarrilaren 15a
Inaugurazioa1954ko otsailaren 11
2004 eta 2008 urtetan hurrenez hurren han espetxeratuta egon ziren pertsonen aldeko oroigarriak jarri ziren esparruan.

Historia aldatu

1954ko otsailaren 11n, LGTBI kolektiboko jende ugari hartuko zituen kontzentrazio eremua ireki zuten Kanariar Uharteetan. Fuerteventurako aireportu abandonatuan kokatu zuten, Tefía herrian. Ez zituzten soilik homosexualak atxiki Nekazaritza Kolonia hartan, Alfer eta Gaizkileen Legeak aurreikusten zituen beste kategoriatako jendea ere eraman zuten hara. Lan behartuak, jipoiak, funtzionarioekin janari truk prostituitzerainoko muturreko gosea... bizi baldintzak oso gogorrak ziren. Homosexualitatea legez debekatuko zuen frankismoak hurrengo urtean. 1966 arte eduki zuten irekita eremu hori.[4]

Gaur egun, gazteentzako aterpetxea da.

Bibliografia aldatu

  • Miguel Ángel Sosa Machín (2010): Viaje al centro de la infamia eleberria. Anroart. ISBN 978-84-92628-81-0. OCLC 868810883.[5]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu