Tay Rail Bridge (euskaraz Tayko trenbide zubia) Eskoziako ekialdean dagoen Tayko fiordoa zeharkatzen duen trenbide zubi bat da, Dundee hirian dagoena. A mailako eraikina izendaturik dago.

Tay Rail Bridge
Map
Kokapena
Koordenatuak56°26′20″N 2°59′19″W / 56.43889°N 2.98858°W / 56.43889; -2.98858
Historia
Irekiera1887ko ekainaren 20a
Deskribapena

Historia

aldatu

1854tik aurrera bazegoen egitasmoa Tayko fiordoa gurutzatuko zuen zubia egiteko eta 1871ean abiatu eta 1878an bukatu zuten burdinezko zubia. Thomas Bouch injeniari ingelesak egin zuen diseinua. 18 hilabete beranduago ekaitz izugarri batek behera bota zuen trena pasatzen ari zen unean eta 75 pertsona hil ziren.

Orduan bigarren zubi bat egitea erabaki zen, fiordoan 18 metro gorago. William Henry Barlow-k diseinatu eta William Arrol & Co. konpainiak eraiki zuen. 1881ean hasi ziren lanak eta 1887an amaitu. Altzairu eta burdinezko 25.000 tona, hormigoizko beste 70.000 tona eta hamar milioi adreilu erabili ziren.

Iruditegia

aldatu

Kanpo estekak

aldatu