Tanta-neurgailu
Tanta-neurgailua meteoro likidoen tantatxoak hartzeko eta haien diametro-banaketa aztertzeko eta abiadura neurtzeko tresna da. Tanta-neurgailu batzuk euria, elur pikortsua eta kazkabarra bereizten dituzte.[1]
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/b/b8/Disdrometer.jpg/220px-Disdrometer.jpg)
Tanta-neurgailuak erabilera ugari ditu: Aire-zirkulazioaren kontrola, azterketa zientifikoa, aireportuko behaketa sistemak eta hidrologia. Azken Tanta-neurgailuek mikrouhinak edo laser teknologiak erabiltzen dituzte. 2D bideo tanta-neurgailuak banakako elur malutak aztertzeko erabil daitezke.