Tangjiashan lakua (txineraz: 唐家山堰塞湖), Txinako Herri Errepublikako Sichuan probintziako Beichuan Qiang Konderri autonomoan dagoen lakua da. Lakua, 2008ko Sichuango lurrikarak eragindako lur jausi erraldoi baten ondorioz sortu zen. Jian ibaiaren ibilbidea etenik geratu zen horrela.

Ezaugarriak aldatu

Lakua 2008ko maiatzaren 24ean egondako 7,9 graduko lurrikararen ondorioz Sichuanen sortu ziren 30 lakuetatik handiena da. Maiatza bukaeran, lakuaren altuera bi metro igo zen ordu gutxitan, eta inguruetan bizi ziren 250.000 pertsona, etxeetatik atera zituzten, lakuaren ura eusten zuen lurra behera etorri zitekeenaren beldurragatik.

Ondorengo egunetan, Txinako ingeniari eta militarrek, lakuaren presioa arintzeko leherketak egin zituzten.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.