Tan cerca del cielo Doctor Deseo musika taldearen bigarren diska da, 1989. urtean taldeak argitaratutakoa.

Tan cerca del cielo
Doctor Deseo taldearen pop-rock
Argitaratze data1989
GrabazioaIZ Disketxea (Donostia)
DiskoetxeaDiscos Suicidas

Partaideak aldatu

  • Francis Díez (ahotsa)
  • Jesús Belmonte (gitarra)
  • Josi Jiménez (baxua)
  • Josu Monge (bateria)

Grabaketa eta abestiak aldatu

Taldea ezagun bihurtu zuen diska izan zen. La chica del batzoki abestia taldearen mitikoetako bat da[1]. 2000. urtean Betagarri taldeak abesti honen bertsioa egin zuen[2].

Taldeak bere musika definiturik ez zuela sentitzen zuen, ez zen gogorregia, ez eta suabeegia. Beren estiloa finkatu nahian hainbat kolaborazio izan zituen, Kaki Arkarazo (M-ak eta Negu Gorriak taldeko gitarrista), Karlos Jimenez (21 Japonesas eta Imanolen kolaboratzailea), Pako Díaz (Akelarre) eta Josu Zabala (Hertzainak)[3]. Donostiako IZ disketxean grabatu zen diska eta Kaki Arkarazok ekoiztu zuen.

Azala aldatu

Mikel Alonsoren argazki bat da, bertan Marife izeneko neska bat ageri da. Diskan dauden gainerako argazkiak Angel G. Katarainek egin zituen.

Kantuen zerrenda aldatu

  1. Tan cerca del cielo - 4:19
  2. Llueve en Bilbao - 4:02
  3. Nunca la podre olvidar (Balada para una puta) - 4:09
  4. Por necesidad rebelde - 3:13
  5. Dulce veneno - 3:40
  6. Has debido de llorar - 4:34
  7. En el punto de mira - 4:13
  8. La noche ayuda - 3:20
  9. Harto de esperar - 3:54
  10. La chica del batzoki - 3:45

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) jorgiyo. «Ya tenemos» DOCTOR DESEO (Noiz kontsultatua: 2018-02-23).
  2. www.iteisa.com. «Letras de La chica del Batzoki de Betagarri | euskal musika, música vasca» eu.musikazblai.com (Noiz kontsultatua: 2018-02-23).
  3. (Gaztelaniaz) ERLANTZ. «Historia de la musica Rock - Doctor Deseo» historiasderock.es.tl (Noiz kontsultatua: 2018-02-23).

Kanpo estekak aldatu