Tacoma Narrowsko zubia

Tacoma Narrowsko zubia bi zubi esekiren multzo bat da, Puget Sound golkoko Tacomako itsasartearen gaineko pasabidea, Ameriketako Estatu BatuetakoWashington estatuko Pierce konderrian kokatua. Zubiek Tacoma hiria eta Kitsap penintsula lotzen dituzte, eta Estatuko 16. errepidea (Estatuko 14. Autobide Nagusia, 1964 arte) itsasartearen gainetik igarotzea ahalbidetzen du. Historikoki, Tacoma Narrowsko zubia izena Galloping Gertie ezizeneko jatorrizko zubiari aplikatu zaio; zubi hori 1940ko uztailean ireki zen, baina lau hilabete geroago kolapsatu zen, antza denez haizeak eragindako kulunkatze erritmikoa dela kausa. Gero, izen hau bera izan zuen kolapsatutako hura ordezteko 1950ean ireki zuten zubiak; zubi hori gaur egungo multzoa osatzen duten bi zubi horietako bat da: mendebalderanzko trafikoa hartzen duen zubia, hain zuzen.

Tacoma Narrowsko zubia
Tacoma Narrows Bridge
Kokapena
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Estatua Washington
Washingtoneko konderriPierce konderria (Washington)
Ameriketako Estatu Batuetako hiriTacoma (Washington)
Koordenatuak47°16′05″N 122°33′02″W / 47.268055555556°N 122.55055555556°W / 47.268055555556; -122.55055555556
Map
Historia eta erabilera
Irekiera2007
Inaugurazioa2007
Arkitektura
Dimentsioak57 (altuera) × 1.646 (luzera) × 853,44 (arkurik luzeena) m
Gurutzatzen duTacoma Narrows (en) Itzuli
Eramaten duWashington State Route 16 (en) Itzuli

Kanpo estekak aldatu