Tabula Rogeriana

XII. mendeko mapa

Tabula Rogeriana munduaren deskripzio bat da, Muhammad al-Idrisi geografo arabiarrak 1154an burutu zuena hamabost urtez lan egin ondoren iruzkinetan eta ilustrazioetan Siziliako Roger II.a erregearen gortean, hark lana 1138 inguruan eskatu ondoren. Mendebaldean izen horrekin ezagutzen bada ere (latinez, Rogerren mapa), arabieraz Nuzhat al-mushtāq fī ikhtirāq al-āfāq du izena (نزهة المشتاق في اختراق الآفاق‎, hitzez hitz, "Munduko eskualdeetan barna joateko grina duenaren ibilaldia").

Taula Rogeriana iparra goian dagoela (jatorrizkoan, behean dago).