Tömösvaryren organo
Tömösvaryren organoa Myriapoda azpifilumeko artropodoek dituzten organo sentsorialak dira. Oraindik ez dago argi zein den hauen funtzioa ezta zehazki zertarako erabiltzen diren. Uste denez substantzia kimikoak usaitzeko erabili daiteke, presioa, hezetasuna edo bibrazioak (entzumena). Baina ez dago oraindik argi horietako zein izan daitekeen, horien artean baldin badago. Organo bakoitzak diska bat du, poro zentral batekin. Bertatik neurona sentsitiboen bukaerak igarotzen dira.