Ireki menu nagusia
Sylvester edota Silbestre Katua.

Sylvester (Hego Euskal Herrian Silbestre Katua; Ipar Euskal Herrian Grosminet) AEBetako Looney Tunes marrazki bizidun telesaileko pertsonaia bat da. 1941ean Friz Freleng estatubatuar marrazkilariak sortu zuen.

Katu zuri-beltz bat da, sudur gorrikoa. Tweety txoritxoa ikaragarri gorrotu du, ia bere asmo bakarra hura atzeman eta jatea izateko adina. Dena den, txoritxoa ehitzazeko bere saiakera guztiek porrot egin ohi dute, maiz etxekoandrea den amonatxo batek eragozten baidio. Izaera marmartia, zitala eta zorigaiztokoa izan arren, maiz bi pertsonaien artean ikusle helduenen gogokoena da, batipat txoritxoak duen ustezko izaera xalo, gogaikarri eta txepelegia dela eta.

Atal batzuetan Speedy Gonzales mexikar sagua atzeman nahizik ere agertzen da.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sylvester (Looney Tunes) Aldatu lotura Wikidatan