Swing Kids
Swing Kids (euskaraz Swing Mutilak), 1993ko Thomas Carter estatubatuarrak zuzendutako drama film bat da. Robert Sean Leonard, Christian Bale, Frank Whaley eta Barbara Hershey aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
aldatu1939, Alemania, Hanburgo, Adolf Hitlerrek herrialdea Bigarren Mundu Gerrara eramateko zorian denean, gizartean norbanakoaren askatasuna ukatzen duen disziplina gogorra ezarriko du, alemaniar gazte taldeak politika eta estatubatuar swing musikaren zaletuak, orden horren aurka egingo dute. "Swing Mutilak" ezizenez ezagunak, azken ingeles eta estatubatuar moda imitatzen dute: beroki handiegiak, onddo-kapelak, aterki beltzak eta ile luzea daramatzate. Beren dantzarako pasioa musikarekiko ezagutza handiarekin uztartzen dute, eta gazte matxinada xalo bat bezala hasi zena, azkar hedatuz doan nazismoaren aurkako matxinada politiko arriskutsu batean bilakatuko da.
Aktoreak
aldatu- Robert Sean Leonard: Peter Müller
- Christian Bale: Thomas Berger
- Frank Whaley: Arvid
- Barbara Hershey: Müller andereinoa
- Tushka Bergen: Evey
- David Tom: Willi Müller
- Julia Stemberger: Linge andereinoa
- Kenneth Branagh: Knopp. kolonel nazia
- Noah Wyle: Emil Lutz
- Jessica Hynes: Helga
- Martin Clunes: Bandführer
- Jayce Bartok: Otto
Kanpo loturak
aldatu- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)