Swift (satelitea)
Swift NASAk 2004ko azaroaren 20an jaurtitako behatoki espaziala da. Gamma izpiak edo GBR-ren (ingelesez) aztertzen ditu. 3 instrumentu erabiltzen ditu fenomeno hauek hobeto esploratzeko uhin luzera ezberdinak elkarlanean jarriz (gamma izpiak, X izpiak, ultramorea eta argi ikusgaiak).
Erakundea | NASA |
---|---|
Misio mota | Espazio-behatokia |
Jaurtiketa data | 2004ko azaroaren 20a, 17:16:00 UTC Cañaveral lurmuturra, AEB |
Jaurtiketa ibilgailua | Delta II 7320-10C |
NSSDC ID | 2004-047A |
Webgunea | http://swift.gsfc.nasa.gov/ |
Masa | 1470 kg |
Orbita elementuak | |
Orbita periodoa | 90 min |
Ezaugarriak | |
Atmosferaratzea | 2020tik aurrera |
Egoera | lanean |
- Artikulu hau satelite artifizialari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Swift (argipena)».
Historia
aldatuPartzuergo batez eraikita izan zen non Estatu Batuak, Erresuma Batua eta Italiak parte hartu zuten, eta azkenean 2004ko azaroak 20an jaurti zuten Delta 2 espazio-ontzi batean. Satelitearen kontrola NASA-ko Goddard Space Flight Center-ak egiten du.
Helburuak
aldatuHasieran, bi urteko esplorazioa izatea zuen helburu, baina arazorik egon ezean luzatu egingo da.
Gamma izpien leherketa gertatzen denean satelite honek 15 segundotan detektatzeko gai da, hau da bereizgarririk nagusiena.
Swift satelitearen helburuak:
- Gamma izpien sugarraldiaren sorrera non izan den detektatzea.
- Gamma izpien sugarraldiak sailkatu eta berriak aurkitu.
- Zehaztu nola eboluzionatzen duen onda hedakorra bere inguruarekin.
- Gamma izpien sugarraldiak erabili unibertsoa ikasteko.
- Zeruaren ikasketa bat, aurrekoak garaituz.
Intrumentuak
aldatuBere lanerakoo beharrezkoa den materiala hau da:
- Burst Alert Telescope (BAT): sugarraldiak antzematen ditu eta bere koordenatuak gordetzen ditu.
- X-Ray Telescope (XRT): argazkiak eta informazio gehiago hartzen du. Honekin leherketaren datu gehiago eta zehatzagoak izan ditzakete.
- UV/Optical Telescope (UVOT): ultramorean eta argi ikusgaian sugarraldien kokapena arkosegundu bateko zehaztasunez finkatzen du.
Lorpenak Zientzialariek gamma izpien leherketen inguruan zekitena osatu da. [supernova|Supernovek] sortutako leherketaz gain, orain arte azalpenik ez zuten beste batzuk, zulo beltzen eta neutroi-izarren arteko talketan edo azken hauetako batzuen artekoak ere badirela jakin izan dute.
Kanpo estekak
aldatu- (Ingelesez) Swift-en NASAko webgunea