Sweet Smell of Success
Sweet smell of success (euskaraz: «Arrakastaren usain goxoa») 1957ko film beltza da, Alexander Mackendrickek zuzendu zuena. Burt Lancaster, Tony Curtis, Susan Harrison eta Martin Milner izan ziren antzezle nagusiak. Hill-Hecht-Lancaster Productionseko James Hillek ekoitzi zuen eta United Artistsek banatu. Clifford Odetsek eta Ernest Lehmanek idatzi zuten gidoia, azken honen eleberri batetik abiaturik. Argazkilaritzaren arduraduna James Wong Howe izan zen, eta musika Elmer Bernsteinena da.
Sweet Smell of Success | |
---|---|
Elmer Bernsteinen filma | |
Egilea(k) | Elmer Bernstein |
Argitaratze-data | 1957 |
Izenburua | Sweet Smell of Success |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa eta Zinema beltza |
Iraupena | 96 minutu |
Kolorea | zuri-beltzekoa |
Deskribapena | |
Honen parte da | National Film Registry (en) |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Alexander Mackendrick |
Gidoigilea(k) | Clifford Odets Ernest Lehman (en) |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | James Hill (en) |
Konpainia ekoizlea | Hecht-Hill-Lancaster Productions (en) Norma Productions (en) Curtleigh Productions (en) |
Edizioa | Alan Crosland |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Elmer Bernstein |
Argazki-zuzendaria | James Wong Howe |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | New York |
1993an, Estatu Batuetako Library of Congress-ek National Film Registry-n sartzea erabaki zuen, balio kultural, historiko edota estetiko nabarmenak dituelako.
Argumentua
aldatuEgunkari zutabegile ospetsu baten istorioa kontatzen da. Bere boterea eta bere kontaktuak erabiliko ditu arrebaren maitasun erlazioa zapuzteko.
Pertsonaiak
aldatu- Burt Lancaster: J.J. Hunsecker
- Tony Curtis: Sidney Falco
- Susan Harrison: Susan Hunsecker
- Martin Milner: Steve Dallas
- Sam Levene: Frank D' Angelo
- Chico Hamilton: Bera
- Emile Meyer: Harry Kello
- Barbara Nichols: Rita