Suwa taisha (japonieraz: 諏訪大社?) Japoniako Nagano prefeturan dagoen santutegi xintoista da, Suwa aintziraren ertzean.

Suwa taisha
Harumiya eraikina.
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Japonia
Japoniako prefekturak Nagano
Japoniako hiriaChino
Kokapen fisikoaSuwa Basin (en) Itzuli
Koordenatuak36°04′31″N 138°05′29″E / 36.0753°N 138.0914°E / 36.0753; 138.0914
Map
Historia eta erabilera
Onbashira
IzenaTakeminakata (en) Itzuli
Yasakatome (en) Itzuli
Ondarea
Webgune ofiziala

Historia aldatu

Japoniako santutegi zaharrenetakoa da. Ez da jakina noiz sortu zen baina dagoeneko VIII mendeko Kojiki liburuan aipatzen da.

1871 eta 1946 artean Kanpei-taisha (官幣大社) izendatu zuten, hots, lehen mailako santutegien taldean egon zen.

Egitura aldatu

Tenpluak lau eraikin multzo ditu:

  • Maemiya (前宮): santutegi zaharra.
  • Honmiya (本宮): santutegi nagusia.
  • Harumiya (春宮): udaberriko santutegia.
  • Akimiya (秋宮): udazkeneko santutegia.

Japoniako beste santutegi zaharrenek bezala ez dauka kami bat gurtzeko eraikitako Honden eraikinik, izan ere bertan Kamisha mendia eta shinboku (神木) zuhaitz sakratua gurtzen baitira.

Jaialdiak aldatu

Sei urtean behin Suwa auintziraren ertzean Onbashira jaialdia ospatzen da, 1.200 urtetan zehar mantendu dena. Hilabeteak irauten ditu eta ekitaldi nagusia mendian zuhaitz tantaiak moztu, apaindu eta berriz altxatzean datza.

Iruditegia aldatu

Kanpo estekak aldatu