Suvada Selimović
Suvada Selimović (Vitinica, Bosnia-Herzegovina, 1965) Bosniako ekintzaile bakezalea da, emakumeen arte elkar-laguntza sustatzearen alde [1] eta Bosniako Gerran egin ziren hilketen arduradunak epaituak izan daitezen lan egiten duena.[2] 2022. urtean BBCko 100 emakume inspiratzaileen zerrendan sartu zuten.[1][3]
Suvada Selimović | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Vitinica, 1965 (58/59 urte) |
Herrialdea | Bosnia-Herzegovina |
Jarduerak | |
Jarduerak | bakearen aldeko aktibista |
Jasotako sariak | ikusi
|
Biografia
aldatuBere jaioterriko merkataritza eskolan ikasi zuen, Vitinican, hain zuzen ere.[2] Hamar urte eman zituen senarrarekin bizitzen, eta harekin hiru seme-alaba izan zituen, Zvorniken herrian. 1992ko ekainaren 1ean, serbiarrek beren senarra eraman zuten herriko beste 700 bosniarrekin batera, gerora hil egingo zituztenak. Bosniako gerraren lehen zantzuak ziren, 1995 arte luzatuko zirenak. Eslovenian babestu zen, Daytoneko Akordioak 1995ean bere herrira itzultzeko aukera eman zion arte. Erbestetik itzultzean, emakumeak izan ziren etxeak berreraiki behar izan zituztenak.[4]
Ekintzaile
aldatu2003. urtean, programa bat jarri zuen martxan, emakumeei laguntza psikologikoa emateko: haur txikiekin bakarrik bizi behar baitzuten, bereizkeria, lapurretak eta isekak jasoz. Erasotzaileak, batez ere Sarajevokoak ziren, beren etxe zaharretan bizi ziren pertsonak hain zuzen ere. Horregatik, hainbat urteko prozesuari ekin behar izan zioten etxebizitzak berreskuratzeko.[4] Selimovic-ek Anima erakundea sortu eta gidatu zuen, emakumeen bakearen eta boterearen alde lan egiteko, baina, batez ere, emakumeen arteko laguntza sustatzeko.[4]
2008 urtean bere senarraren gorpuzkiak aurkitu zituzten Crni vrh-eko hobi komunean, eta gero Gornja Kalesija lurperatu zuten. Selimovic-ek gerrako hilketak salatzeko Sarajevoko Emakumeen Auzitegian deklaratu zuen.[2][1] Krimenak salatzeko eta errudunak justiziaren aurrean eramateko, hainbat salaketetan parte hartu du, 2021eko Mujeres de negro filmean bezala.[5]
Aintzatespenak
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ a b c d BBC 100 Women 2022: Who is on the list this year? - BBC News. .
- ↑ a b c Administrator. Suvada Selimovic. .
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Mundo, News. (2022-12-07). «Quiénes son las 100 Mujeres influyentes e inspiradoras elegidas por la BBC en 2022 (y cuáles son las 12 de América Latina)» Hecho en California con Marcos Gutierrez (Noiz kontsultatua: 2023-02-06).
- ↑ a b c Selo u okolini Zvornika koje su obnovile žene: „Bila sam u klinču, sva povijena, ali više nisam, sad sam neka druga ja". 2022-09-07.
- ↑ Tončić, Bojan. Žene u crnom: Vukovar je simbol varvarstva i kulturocida. .