Suspira.. y conspira

Suspira.. y conspira Doctor Deseo musika taldearen zazpigarren diska da, 2002. urtean taldeak argitaratutakoa[1].

Suspira.. y conspira
Doctor Deseo taldearen pop-rock
Argitaratze data 2002
Grabazioa Iñaki "Uoho" (Muxika)
Diskoetxea GOR Diskak

PartaideakAldatu

  • Francis Díez (ahotsa)
  • "Kike" Valverde (gitarra)
  • Josi Jiménez (baxua)
  • "Txanpi" (bateria)
  • Raúl Lomas (teklatuak)

Grabaketa eta abestiakAldatu

Aurreko disko bereziaren ondoren berriz ere beren betiko estilora itzuli ziren, agian taldearen disko intimistena den Suspira.. y conspira honetan[2]. Diskoetxez ere aldatu zuten, GOR Diskak izan zen diskoaren ekoizlea eta grabaketa Iñaki "Uoho"-k Muxikan duen estudioan izan zen, Iñaki bera soinu teknikari zela. Hainbat kolaborazio aipagarri izan zituzten, Fito Cabrales (Platero y Tú, Fito & Fitipaldis) eta Aiora Errenteria (Zea Mays) besteak beste.

Abestiak gaueko unibertso horretako pertsona garaituen eta maitasun beharrekoetan zentratzen da orohar. Disko honetako euskarazko kantua Au revoire, nire maitia da, Sonia Gonzalezen hitzekin egindako abestia[3].

AzalaAldatu

Argazkiekin egindako montaje bat erakusten du. Komun batetako konketa ageri da poker baraja bateko bihotzen kartak barnean erorita dituena. Komunaren atean Francis beraren argazkia dago eta letra gorriz Doctor Deseo idatzita[4].

Kantuen zerrendaAldatu

  1. Carita de lluvia
  2. Suspira... y conspira
  3. Que no se me escape nada
  4. La luna lunera (el amor mata)
  5. En tu casa del olvido
  6. Hay un tesoro en tus lágrimas
  7. La química precisa
  8. Huyendo del gris que mata
  9. Mientras dure este beso
  10. Au revoire, nire maitia

ErreferentziakAldatu

  1. (Gaztelaniaz) jorgiyo. «Ya tenemos» DOCTOR DESEO Noiz kontsultatua: 2018-02-24.
  2. (Gaztelaniaz) ERLANTZ. «Historia de la musica Rock - Doctor Deseo» historiasderock.es.tl Noiz kontsultatua: 2018-02-24.
  3. gordiscos. (2016-01-21). Au Revoire, Nire Maitia. DOCTOR DESEO. Noiz kontsultatua: 2018-02-24.
  4. (Ingelesez) «Doctor Deseo - Suspira... Y Conspira» Discogs Noiz kontsultatua: 2018-02-24.

Kanpo estekakAldatu