Susana Dans

coruñar aktorea eta telebista aurkezlea

Susana Dans López (Coruña, Galizia, 1965) coruñar aktorea da. Telebistan, antzerkian eta zineman ere aritzen da. Galizian bereziki ezaguna da TVG Pratos combinados telesaileko rolarengatik. Telesailean Mabel Riverak alde egin ondoren sartu zen, aktoreak utzitako hutsunea betetzeko.[1][2] 2015ean FIOTk Susana Dans saritu zuenOutonoren Xograrrarekin.[3][4]

Susana Dans

Bizitza
JaiotzaCoruña, 1965 (58/59 urte)
Herrialdea Galizia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaliziera
gaztelania
Jarduerak
Jardueraktelebista aurkezlea eta aktorea
IMDB: nm0200507 Edit the value on Wikidata
Camila Bossa eta Susana Dans, Hospital Real seriearen aurkezpen-galako photocallean, 2015.04.28

Lan ibilbidea aldatu

Lan hori alde batera utzita, bere antzerki-ibilbidea nabarmendu behar da,[5] besteak beste, O ano da cometa lana. 2005ean, bigarren mailako aktore onenaren María Casares antzerki-saria jaso zuen, 2002an Rosalía edo Mulleres muntaiarekin irabazia, eta 2003an Maruxa Villanueva antzerki-interpretazioko saria jaso zuen.

Zineman, José Luis García Sánchezen Divinas palabras (1987), Fernando Bauluz eta Pedro Carvajalen Martes de Carnaval (1991) eta Carlos Amilen Blanca Madison (1998) film luzeetan lan egin du, baita José Carlos Solerren Cabeza de boi (1996) film laburretan ere.[3]

Sariak eta aintzatespenak aldatu

  • 2005ean, bigarren mailako aktore onenaren María Casares antzerki-saria
  • 2002an María Casares antzerki-saria Rosalía edo Mulleres muntaiarekin
  • 2003an Maruxa Villanueva antzerki-interpretazioko saria
  • 2011n Aktore onenaren Mestre saria Emilia Pardo Bazán, a condesa rebelde lanagatik
  • 2015ean FIOTk Susana Dans saria Outonoren Xograrrarekin [4][6]

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) «Susana Dans» IMDb (Noiz kontsultatua: 2023-03-02).
  2. «Susana Dans» aaag.gal (Noiz kontsultatua: 2023-03-02).
  3. a b (Gaztelaniaz) «Susana Dans - Edad | Biografía | Películas | Noticias | Filmografía | Premios» Decine21 (Noiz kontsultatua: 2023-03-02).
  4. a b Santipazos. (2015-10-28). «INTRUSOS EN LA RED: XOGRARESA 2015 (SUSANA DANS)» INTRUSOS EN LA RED (Noiz kontsultatua: 2023-03-02).
  5. (Gaztelaniaz) «A actriz Susana Dans reivindica o compromiso social do teatro» La Voz de Galicia 2003-02-22 (Noiz kontsultatua: 2023-03-02).
  6. (Gaztelaniaz) «El FIOT premia a Susana Dans con el Xograr de Outono» La Voz de Galicia 2015-06-06 (Noiz kontsultatua: 2023-03-02).

Kanpo estekak aldatu