Sursum corda (euskaraz Gora bihotzak) meza katolikoaren elizkizunean apaizek erabili ohi duten latinezko ohiko aipamen edo esaldi bat da. Euskarazko bertsioan gora bihotzak esaldiaz itzuli ohi da. Apaizak gora bihotzak aipatzean, eliztarrek jaunagan dauzkagu erantzun ohi dute.

Izena aldatu

  • Sursum hitzak 'gora' edo 'gorantz' esan nahi du.
  • Corda hitza aldiz, latinezko cor ('bihotza') hitzaren pluralezko deklinabidea dar. Antzinidoeropear hizkuntzako *ḱḗr hitzetik eratorria da.[1]

Sursuncorda aldatu

Sursum corda esalditik gaur asko maiz erabili ohi den sursunkorda hitza dator, hitz honek garrantzi handiko pertsonaia ezezagun bati aipamen egiten dio, sursunkorda honengan egin nahi ez den lan edo betebeharra uzten delarik ("Egin dezala sursunkordak!"), beste batzutan aginte maila handiagoa duen norbaiten agindua bete nahi ez denean era erabili ohi da ("Sursunkordak berak aginduta ere ez diat egingo!").

Erreferentziak aldatu

  1. Latinezko cor hitzaren deklinabidea ingelesezko Wikiztegian.

Kanpo estekak aldatu