Sun-Yung Alice Chang

matematikari estatubatuarra

Sun-Yung Alice Chang (Xi'an, 1948ko martxoaren 24a) analisi matematikoaren hainbat arlotan espezializatua den matematikari txinatar-estatubatuarra da, analisi harmonikotik eta deribatu partzialetako ekuaziotik geometria diferentzialera arte. [1] [2] Princetongo Unibertsitateko Matematikako Eugene Higgins Katedra zuzentzen du. [3]

Sun-Yung Alice Chang

Bizitza
JaiotzaXi'an1948ko martxoaren 24a (76 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
 Txinako Herri Errepublika
Familia
Ezkontidea(k)Paul C. Yang (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaNational Taiwan University (en) Itzuli
Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn
Tesi zuzendariaDonald Sarason (en) Itzuli
Doktorego ikaslea(k)Kathleen Adebola Okikiolu (en) Itzuli
Caitlin Yih Wang (en) Itzuli
Jie Qing (en) Itzuli
Tien-Lun Soong (en) Itzuli
Charles Nelson Moore (en) Itzuli
Albert Yin-Bon Ku (en) Itzuli
Kai-Ching Lin (en) Itzuli
Caroline Perkins Sweezy (en) Itzuli
Hao Fang (en) Itzuli
Matthew John Gursky (en) Itzuli
Maria del Mar González Nogueras (en) Itzuli
Szu-Yu Chen (en) Itzuli
Edward M. Fan (en) Itzuli
Yi Wang (en) Itzuli
Jun Kitagawa (en) Itzuli
Ruobing Zhang (en) Itzuli
Nicholas Reichert (en) Itzuli
Hizkuntzaktxinera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Kaliforniako Unibertsitatea Los Angelesen
Princetongo Unibertsitatea
University at Buffalo (en) Itzuli
Jasotako sariak
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Ameriketako Matematika Elkartea
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Association for Women in Mathematics (en) Itzuli

Ibilbidea aldatu

Chang-ek 1970ean lortu zuen Zientzian lizentziatua Taiwango Unibertsitatean, eta doktoregoa 1974an Berkeleyko Kaliforniako Unibertsitatean. Bertan, Chang-ek bere tesia idatzi zuen funtzio analitiko mugatuen azterketari buruz. Kaliforniako Los Angeleseko (UCLA) Unibertsitateko irakasle titularra izan zen 1980an, 1998an Princetonera joan zen bizitzera. [4]

Chang-en ikerketak ekuazio diferentzial partzialen ez-linealen mota geometrikoak eta geometria isoespektraleko problemak aztertzen ditu. Bere senarra Paul Yang eta beste ikertzaile batzuekin lanean, geometriari eta topologiari lotutako ekuazio diferentzialetan lagundu zuen. [4]

Chang-ek Princeton Unibertsitatean irakasten du 1998az geroztik. Kargu titular horren aurretik, irakasle bisitaria izan zen Berkeleyko Kaliforniako Unibertsitatean, Princeton-eko (New Jersey) Ikasketa Aurreratuen Institutuan, eta Zuricheko Institutu Politekniko Federalean [4], non 2015ean irakatsi zuen [5] .

2004an, Yu Kiang Leong-ek elkarrizketatu zuen Singapurreko Unibertsitate Nazionaleko Matematika Zientzien Institutuko Creative Minds, Charmed Lives libururako, beste matematikari batzuekin batera, eta 2010ean argitaratu zuen, non Changek honako hau adierazi baitzuen:

«Komunitate matematikoan, bere bidea egin nahi duen jendeari lekua egin beharko genioke. Matematikako ikerketak ez du ardatz zientifiko bat soilik; matematikaren izaera artearenetik hurbil dago batzuetan. Pertsona batzuek izaera indibidualista eta gauzak banan-banan konpontzeko modua nahi dituzte. Horiek ere baloratu behar dira. Banakako ikerketarako eta lankidetzako ikerketarako tokia egon behar da. »

Esker onak aldatu

Argitalpenak aldatu

  • Chang, Sun-Yung A.; Yang, Paul C. Conformal deformation of metrics on  . J. Differential Geom. 27 (1988), no. 2, 259–296.
  • Chang, Sun-Yung Alice; Yang, Paul C. Prescribing Gaussian curvature on  . Acta Math. 159 (1987), no. 3-4, 215–259.
  • Chang, Sun-Yung A.; Yang, Paul C. Extremal metrics of zeta function determinants on 4-manifolds. Ann. of Math. (2) 142 (1995), no. 1, 171–212.
  • Chang, Sun-Yung A.; Gursky, Matthew J.; Yang, Paul C. The scalar curvature equation on 2- and 3-spheres. Calc. Var. Partial Differential Equations 1 (1993), no. 2, 205–229.
  • Chang, Sun-Yung A.; Gursky, Matthew J.; Yang, Paul C. An equation of Monge-Ampère type in conformal geometry, and four-manifolds of positive Ricci curvature. Ann. of Math. (2) 155 (2002), no. 3, 709–787.
  • Chang, S.-Y. A.; Wilson, J. M.; Wolff, T. H. Some weighted norm inequalities concerning the Schrödinger operators. Comment. Math. Helv. 60 (1985), no. 2, 217–246.
  • Carleson, Lennart; Chang, Sun-Yung A. On the existence of an extremal function for an inequality of J. Moser. Bull. Sci. Math. (2) 110 (1986), no. 2, 113–127.
  • Chang, Sun-Yung A.; Fefferman, Robert Some recent developments in Fourier analysis and  -theory on product domains. Bull. Amer. Math. Soc. (N.S.) 12 (1985), no. 1, 1–43.
  • Chang, Sun-Yung A.; Fefferman, Robert A continuous version of duality of   with BMO on the bidisc. Ann. of Math. (2) 112 (1980), no. 1, 179–201.

Erreferentziak aldatu

  1. «Chang biography» www-history.mcs.st-andrews.ac.uk.
  2. «Sun-Yung Alice Chang, matemática | Efemérides» Mujeres con ciencia 24 de marzo de 2015.
  3. Alice Chang: Perspective on the future of Princeton mathematics. .
  4. a b c Sun-Yung Alice Chang. 12 de agosto de 2016.
  5. «Guests» www.math.ethz.ch.
  6. Sun-Yung Alice Chang. Guggenheim Foundation.
  7. Plenary Speakers. International Congress of Mathematics.
  8. Members of the American Academy of Arts & Sciences: 1780-2013. American Academy of Arts and Sciences.
  9. UPMC, Université Pierre et Marie Curie -. Les Docteurs honoris causa 2013. .
  10. Sun-Yung Alice Chang. National Academy of Sciences.
  11. «中央研究院網站» www.sinica.edu.tw.
  12. 2016 Class of the Fellows of the AMS. American Mathematical Society..

Kanpo estekak aldatu