Sulaiman mendia (Taht-I-Suleiman, Suleiman edo Salomongo arroka edo tronua bezala ere ezaguna) Ox hirian dago. Garai batean erromesaldiko leku garrantzitsua izan zen, bai islamiar aurrekoentzako baita ere islamiarrentzako. Mendia, inguratzen duten lautadetatik altxatzen da, Fergana haranetik. Leku ezaguna da bertakoen eta bisitarien artean, ikuspegi ederrak baititu. Mendiak, sobietar garaian induskatu zen museo bat du; bertan inguruko aurkikuntza arkeologikoak erakusten dira. Mendiaren beheko hegala hilerri batez inguratuta dago.[1]

Sulaiman Too
Gizateriaren Ondare
Datu orokorrak
Garaiera1.110 m
Motamendi, cultural landscape (en) Itzuli eta Monumentu natural
Azalera112 ha
Geografia
Map
Koordenatuak40°31′46″N 72°47′00″E / 40.5294°N 72.7833°E / 40.5294; 72.7833
MendikateaTian Shan
Estatu burujabe Kirgizistan
HiriaOx


Sulaiman aldatu

Sulaiman Koranean agertzen den profeta bat da, Salomonen irudi biblikoaren baliokidetzat hartzen dena. Mendiak, ustez bere hilobia markatzen duen santutegia dauka. Santutegira goian igo eta haitz sakratua zeharkatuz irekigune batetik arrastaka doazen emakumeek, kondairaren arabera, seme-alaba osasuntsuak izango dituzte. Mendiko zuhaitz eta zuhaixkak "otoitz-bandera" ugariz estalita daude.

Mendi sakratua aldatu

Unescoren arabera, mendia "Asia erdialdean dagoen mendi sakratu baten adibiderik osoena da, hainbat milurtekotan gurtutakoa". Toki hau oraindik ere ezaguna da bertako musulmanen artean, mendirik altuenera daramaten eskailerekin, non Baburrek jatorriz 1510ean eraikitako meskita txiki bat dagoen, XX. mendearen amaieran berreraikia.[2]

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

  • (Frantsesez)(Gaztelaniaz):[1] Unescoaren webguneko informazioa.