Suikyo Garudakoa

Suikyo Garudakoa Masami Kurumadak idatzi eta marraztutako Saint Seiya mangaren jarraipen ofiziala den Next Dimensioneko pertsonaia bat da. Inframunduko hiru epaileetako bat da, eta, aurretik, Crateriseko zalduna izan zen Atenearen armadan. Tenma Pegasokoaren irakaslea ere izan zen.

Suikyo Garudakoa
Saint Seiya universe (en) Itzuli
Argitalpena
Ageri den obrak
Datu biografikoak
Bestelakoak
IkasleakTenma Pegasokoa

HistoriaAldatu

Bere lehen agerpena Next Dimension mangan Hadesen gaztelua agertu eta laster gertatzen da. Hadesen gazteluak bere segurtasun eremua hedatzen du eta bertan harrapatuta geratzen dira Suikyoren aspaldiko lagunak diren Shion Ariesekoa eta Dohko Librakoa, egun horretan bertan Aries eta Librako urrezko zaldun izendatuak izan zirenak, baita bere ikasle izandako Tenma Pegasokoa ere. Lehenik Vermeer Grifokoa agertzen da, bere txotxongilotze erasoarekin erasotzen dituena. Eta, handik gutxira, Suikyo, Vermeerri Pandoragana joateko esaten diona, Atenearen hiru zaldunak berak hilko dituela esanez, baina Vermeerrek nahiago du hantxe geratu, Suikyok hiru zaldunak nola hiltzen dituen ikusten, ez bait da honetaz fido, aurretik Atenearen zalduna izanaren ondorioz. Baina, une horretan, Hadesen morroi batzuk agertzen dira, inframunduko bi epaileei Pandoragana joateko esanez. Hadesen morroi horiek saiatzen dira Atenearen hiru zaldunak hiltzen, baina Tenmaren zaldiak, gazteluaren segurtasun eremuaren eragina jasan ez duena, hirurak salbatzen ditu.

Ondoren, jada Arieseko tenpluan agertzen da, bere lagun izandako Shionen aurrean, eta berau garaitzen du, aurrera jarraituz. Santutegiko tenpluak igaroz, ondoren Tauruseko tenplura iristen da, eta bertan Ox Taurusekoaren aurka borrokatzen du, berau garaituz eta hilez. Tenpluak igarotzen jarraitzen du Librako tenplura iristen den arte, bere beste lagun bat izandako Dohko Librakoarekin topo eginez. Aurretik, Virgoko tenpluan, bertako zaindaria den Shijima Virgokoak ilusio bat sortzen du, Suikyori lau ate erakutsiz, eta bat aukeratu behar duela esanez. Berak heriotzaren atea aukeratzen du, eta, Atenearen laguntzarekin, azkenean, Tenpluaren ondoko lorategia den Sahats Bikien Lorategian amaitzen du. Han egiten du topo bere antzinako armajantzia den Crateriseko armajantziarekin. Crateriseko armajantziko kopako urak bertan isladatzen zen pertsonaren etorkizuna iragartzen zuela esaten zenez, Suikyo hara hurbiltzen da eta ez du bere irudiaren isladarik ikusten, laster hilko dela adierazten diona. Halaxe gertatzen da bere lagun izandako Dohko Librakoaren tenplura iristean. Bakoitzak bere erasorik boteretsuena erabili ondoren, Dohko irteten da garaile, eta Suikyo hiltzen da, bere arima Yomotsura abiatuz. Hadesen gazteluan berehala dute Suikyoren heriotzaren berri.

Kanpo estekakAldatu