Ṣubḥ (Subh,arabieraz ﺻﺒﺢ), bere euskal jatorria zela eta al-Baskunsiyya deitua, (940ko hamarkada-999 inguru) esklabo kantaria eta Al Hakan II.a kalifarekin Hisham II.aren ama izan zen. X. mendearen bukaeran emakume oso boteretsua izan zen.

Subh

Bizitza
JaiotzaIruñeko Erresuma940ko hamarkada
Herrialdea Iruñeko Erresuma
Kordobako kaliferria
BizilekuaKordoba
Talde etnikoaeuskalduna
Lehen hizkuntzaeuskara
HeriotzaKordoba999 (49/59 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Al Hakan II.a
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakarabiera
Jarduerak
Jarduerakezkontidea eta Kadia
Izengoitia(k)Subh al-Baskunsiyya eta La vascona
Musika instrumentuaahotsa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasuna
islama

Biografia aldatu

Ṣubḥ seguruenik esklabo kantari kristau famatuenetariko bat izango da; al-Ḥakam II.-ari bi seme eman zizkion emakume baskoi ilehoria. Ṣubḥ-ek botere politiko handia lortu zuen gortean, bereziki al-Ḥakam hil eta gero al-Manṣūr bisirrarekin konspiratuz ibili zenean, bere semea zen Hišām II.-ak tronuan bere lekua ziurtatu zezan[1]. Ṣubḥ musikaren eta arabiar olerkigintzaren arteetan hezia izan zen, horregatik zen esklabo kantaria. Ez dakigu nola heldu zen gortera haren neba Rāˀiq-rekin batera, ezta nola heldu zen al-Ḥakamen haremaren parte izatera. Batzuen esanetan, kalifak mutiko moduan janztera behartzen zuen, eta Ŷaˤfar deitzen zuen, zeina izen maskulinoa zen. Hau guztia Bagdageko modak jarraitzearren egin zezakeen, baina beste aukera bat al-Ḥakamen gustu sexualen inguruko zurrumurruen beste isla bat baino ez izatea da[2]. Antza, uste baino ohikoagoa zen gorteko emakume hauek mutilak bezala janztea; baina gutxi agertzen da kronikagileen idazkietan; hau idazle hauek interes gutxikotzat hartuko zutelako edo zuzenean kronikagileek hau ikusterik izan ez zutelako gerta zitekeelarik[1]. Pribilejiodun ohaide honen posizioa argi geratzen da, besteak beste, al-Ḥakamen hari egindako marfilezko opari ederren bitartez (eskuineko argazkian ageri dena, hain zuzen ere)[2].

Iturri arabiarretan hartutako lekua aldatu

Ṣubḥen kasua berezia da iturrietan daukan lekua dela eta; hau halaxe heldu da gugana haren bizitza benetan azpimarragarri iruditu baizitzaien kronikagileei. Horregatik, pertsona honen inguruan aztertuko den puntu garrantzitsu bat hura testuetan ze modutan agertzen den azaltzera bideratua egongo da. Ṣubḥ ŷāriya bat zen, hau da, emakume esklabo kantaria, zeina oso kategoria preziatua zen; ondorioz, bere izena objektu edo sentsazio gozagarriekin lot zitekeena izango zen. Hasiera batean, al-Ḥakam II-ren ondorengoak izaten dituen bitartean, kategoria sozialak gora egiten du, baina ez du izen propiorik izango, kategoria hori seinalatzeko erabilitako hitzekin agertuko da iturri arabiarretan. Lehenengo semea hiltzean bigarrenaren izena eramatera pasako da, baina gero, hau oinordeko izango denez eta bera ama denez al-sayīda izatera pasako da (titulua izaten jarraitzen du baina berak bakarrik eramango du). Garrantzia hartuz doala ikus daiteke, beraz. Zenbait gertakari historiko azaltzeko haren ekintzak kontatu behar diren unera helduko garenean baino ez du hartuko Ṣubḥ al-Baškunsīya izena[3].

Hišām II.-aren tronua aldatu

Arestian aipatu bezala, Ṣubḥ-ek bere semea zen Hišām II.-ak tronuan bere lekua ziurtatu nahiko zion, emakume honen ustetan, bere semearen jaiotzezko-eskubidea baitzen hau. Helburu hau lortzeko, boterearen munduarekin (politikoa zein militarra) lotuko zuen norbaiten beharra izango zuen, eta Ibn Ḥayyānek era honetan deskribatzen du[2]:

"fue por haber sido administrador y servidor de la Señora Ṣubḥ, madre de Hishām, por lo que [Almanzor] pudo participar en la gestión del gobierno con el derecho del visirato y reforzar su posición. Sus relaciones con las mujeres de todo el haren eran muy buenas: hacía tiempo que las complacía con su buen servicio, encargandose de lo que le pedían , sin escatimar dones o atenciones. Fue por eso que las mujeres del haren le utilizaron para que llevase las disposiciones del califa Hishām al “hāŷib” Yaˤfar [al- Mushafi]."

Muḥammad ibn Abī ˤĀmir (Almanzor) egoera honetaz baliatuko zen botereranzko bideari ekiteko. Interesgarria da ikustea nola Ibn Ḥayyānek ez duen Muḥammad ibn Abi ˤĀmir eta Ṣubḥ-en arteko ustezko maitasun-harremanaren inguruan ezer ez aipatzen. Izan ere, bien arteko harreman horrek garrantzia erlatibo bat baino ez du izango, kontua biek helburu berbera izatea izango zen: Hišām II.ari tronua bermatzea. Akordio politiko honek urteak iraungo zituen; baina une batetik aurrera, era bortitz batean hautsiko da, Muḥammad ibn Abī ˤĀmirrek herrialde osoaren gidaritza izan nahi zuenaren berria zabaldu zenean[2].

Ṣubḥ-ek boterea praktikan jartzen duen unean, berariko erreferentzia era neutro batean egiten da; zeina haren harreman pertsonalen inguruan hitz egiterakoan ez den bermatzen. Hark zeukan boterea edozein izanda ere, alkazarraren kanpoan Ṣubḥ-en aginteak gizonezko bitartekari bat beharko du praktikara eramana izateko: barruan, ordea, estatu-boterea berea izango da; ejerzitoa eta polizia izan ezik (bertan Muḥammad ibn Abī ˤĀmir baitzegoen aginduak ematen haren estrategia propioaren mesedetan). Ibn Ḥayyān-en hitzetan Muḥammad ibn Abī ˤĀmir eta Ṣubḥ-en arteko apurketa izango da Muḥammad ibn Abī ˤĀmirren dinastiaren hasierako gertakarietako bat. Apurketa hau gertatzerakoan, Muḥammad ibn Abī ˤĀmir gaixotu egin zen, eta haren seme ‘Abd al- Malik izango zen gertaeretan parte hartuko zuena. Ibn Ḥayyānen aitak, zeinak seguruenik jazoera hauek bizi izan zituen, Ibn Ḥayyān berari kontatu omen zion nola Ṣubḥ-ek ˤAbd al-Malikekin hitzezko eztabaida oso bortitza izan zuen, eta nola Muḥammad ibn Abī ˤĀmirren semea ixilik mantendu zen emakumearen haserrea jasoaz. Gertaera honen garrantzia azpimarragarria da, izan ere, orokorrean emakumeen hitzak ez dira gaur egunera helduko; eta, are gutxiago era honetan, zeinetan argi geratzen den emakume honen indarra[3].

ˤAbd al-Malik ez zen izan laguntza jaso zuen bakarra, Ṣubḥ-ek ere nebaren laguntza zeukan, adibidez; baina bien artean desberdintasun handi bat zegoen. Izan ere, Ṣubḥ-ek ez zituen al-Malikek izango zituen errekurtsoak izango, ezta haren botere militarra erez. Ṣubḥ-en jokamolde politikoaren ardatz nagusia haren seme Hišāmen jarauspena gordetzea izango zen. Al-Ḥakam gaixo zegoela ikusita Hišāmek tronua oso goiz jarauntsiko zuela suposatuko zuen; eta, seguruenik, honen aurrean haren nebarena baino laguntza gehiago bilatuko zuen. Horrela, Ibn Abī ˤĀmir haren ibilbidean lagundu izana, seguruenik, haren interesak bermatzeko izango zen. Muḥammad ibn Abī ˤĀmirrek al-Andaluseko jaun bakarra bihurtzeko asmoak zituela argi geratu zenean, haren aurrerakada gelditu ahal izateko borondate eta babesen erosketari ekin zion, haren botere “politikoaren” erabilera bat eginaz. Ṣubḥ-ek galdu eta gero, arabiar iturriek birritan aipatuko dute emakume hau[3].

Erreferentziak aldatu

  1. a b Ruggles, D. F.. (2004). «Mothers of a Hybrid Dynasty: Race, Genealogy, and Acculturation in al-Andalus» Journal of Medieval and Early Modern Studies 34 (1): 73.  doi:10.1215/10829636-34-1-65. ISSN 1082-9636. (Noiz kontsultatua: 2022-02-08).
  2. a b c d Bariani, L.. (2003). Almanzor. Editorial Nerea, 60 or..
  3. a b c Marín, Manuela. (1997). Una vida de mujer. Ṣubḥ.. CSIC, 425-445 or..

Kanpo estekak aldatu