Stupenda Jones
Euskal musika taldea
Stupenda Jones Olazti eta Altsasuko gazteek sorturiko punk rock taldea da. Euskaraz eta gazteleraz kantatzen dute.
Stupenda Jones | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Olazti, (Nafarroa) |
Musika mota | punk rock |
Urteak | 2003 - |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Gor, Maldito Records |
Taldekideak | |
Jon Morcillo Xabi Zelaia Javier Santano | |
Lehengo taldekideak | |
Iñaki Aldabe | |
Ibilbidea aldatu
Taldea 2003an sortu zuten Olazti eta Altsasuko lau gaztek eta lehenengo abestiak Brigada Criminal taldearekin batera grabatu zituzten Osti Bi izeneko disko elkarbanatuan. Stupenda Jonesek sei abesti osatu zituen lan horretan.
2006 bukaeran diska berria atera zuten, oraingoan bakarrean, Etorkizuna lehertu izenekoa. 2008an Iñakik taldea utzi zuen eta Xabi Zelaiak gitarra utzi eta baxua hartu zuen. Ordutik aurrera hirukotea izan da taldea.
Taldekideak aldatu
- Jon Morcillo - gitarra eta ahotsa
- Xabier Zelaia - baxua
- Javier Santano - bateria
Diskoak aldatu
- Osti Bi (2004, Gor) - Brigada Criminal taldearekin batera
- Etorkizuna lehertu (2006, Gor)
- Hiru (2010, Maldito Records)