Hegart zaldi

Stroebel zaldi» orritik birbideratua)

Hegart zaldia edo Stroebel zaldia Ameriketako Estatu Batuetako bertako zaldi arraza bat da, nahiko arraza modernoa izanik. Bere tamaina zein ezaugarriengatik ponien sailkapen taldean sartzen da.

Hegart zaldi
Zaldi arraza
EspezieaEquus ferus caballus
Jatorria Ameriketako Estatu Batuak
SinonimoakStroebel zaldia
Sakontzeko, irakurri: «Poni»

Arrazaren historia aldatu

1960.en hamarkadaren erdialdean, Harry Hegard egitasmo bat hasi zen zaldi mustang basatiak bertako errantxoetako zaldiekin nahastuz[1]. Egitasmoaren bultzatzileen arabera, hango mustang zaldiek Portugaleko Sorraia arrazako ezaugarri asko dute, kolonizatzaile espainarrek halako ugari hara eraman zutelako. Haren ondorioz Stroebel zaldia sortu zuen, Hegardt zaldia izenez ere ezaguna dena. Helburua tarpanaren antzeko abereak lortzea izan da. Egitasmoak jarraipena izan du, eta ondorioz antzinako tarpanekin antza handia duten zaldiak lortu dituzte[2].

Erreferentziak aldatu

  1. https://web.archive.org/web/20141013165453/http://www.equineoutreach.com/tarpans.html
  2. http://www.ansi.okstate.edu/breeds/horses/tarpan/ American "tarpan"] Amerikako Estatu Batuetako zenbait "tarpan berriei" buruzko artikuloa.

Kanpo estekak aldatu

Bideoak aldatu