Striptease (filma)
Striptease 1996ko Andrew Bergman estatubatuar zinem zuzendariaren drama erotiko filma bat da. Carl Hiaasen idazlearen Strip Tease eleberrian oinarritua dago. Demi Moore, Armand Assante, Ving Rhames, Robert Patrick eta Burt Reynolds aktoreek antzeztu zuten.
1996ko filma txarrenaren Rzzie Saria irabazi zuen.
Argumentua
aldatuErin Grant (Demi Moore) izeneko emakume gazte banandu batek bere lana eta alabaren zaintza galdu berri ditu, alabaren zaintza berreskuratzeko epaiketa eta abokatuaren kostu handiak ordaintzeko striptease klub batean dantzatzera derrigortua egongo da. Klub honetan jendaurrean dantza eta biluzten ari den bitartean bertako ohiko bezeroa den David Dilbeck (Burt Reynolds) kongresistaren harreta sexuala piztuko du, Erinekin oheratu nahiko duelarik.
Aktoreak
aldatu- Demi Moore: Erin Grant
- Armand Assante: Al Garcia tenientea
- Ving Rhames: Shad
- Robert Patrick: Darrell Grant, Erinen senar ohia
- Burt Reynolds: David Dilbeck kongresista
- Siobhan Fallon Hogan: Rita Grant
- Rumer Willis: Angela Grant
- Paul Guilfoyle: Malcolm Moldovsky
- Jerry Grayson: Orly
- Robert Stanton: Erb Crandal
- William Hill: Jerry Killian
- Stuart Pankin: Alan Mordecai
- PaSean Wilson: Sabrina Hepburn
- Dina Spybey: Monique, Jr.
- Barbara Alyn Woods: Lorelei
- Pandora Peaks: Urbana Sprawl
- Kimberly Flynn: Ariel Sharon
- Rena Riffel: Tiffany