Stephan Schmidheiny (Balgach, St. Gallen, Suitza, 1947ko urriaren 29a -) Suitzako enpresari diruduna da.

Stephan Schmidheiny

Bizitza
JaiotzaSankt Gallen1947ko urriaren 29a (76 urte)
Herrialdea Suitza
Familia
AitaMax Schmidheiny
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hezkuntza-mailaZuzenbiden Doktorea
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakekintzailea

Biografia aldatu

Bere familiak amiantoaren negozioa kontrolatu izan azken mendean, Eternit eraikuntza enpresaren jabe direlako eta Stephanek aitarengandik jaso zuen enpresa[1].

Amianto negozio moduan aldatu

Italian 3.000 heriotza ingururen errudun izatea leporatzen diote, izan ere, Eterniteko langileak edo fabriketatik gertu bizi zirenak bere erruz hil zirela uste da. Schmidheinyk bazekien pleurako minbizia eragiten zuela amiantoak, hainbat gaixotasunen artean, baina, hala ere, amiantoarekin lanean jarraitu zuen. 2013an Turingo epaitegiak zigorra ezarri zion, «ingurumen eta osasun hondamendia» eragiteagatik. Epaitegiak Hemezortzi urteko espetxe zigorra eskatu zuen[1].

Baina 2014ko azaroan, Erromako kasazio epaitegiak baliogabetu egin zuen haren aurkako zigorra. Bere ustez, leporatzen zaizkion delituek preskribatu egin zuten. Horrenbestez, borondatezko homizidioagatik zigor dezakete berriro, baina hasieratik hasi beharko lukete amiantoaren biktimek[1].

Ondorengo negozioak aldatu

1990eko hamarkadan albo batera zituen amiantoaren negozioak, Europan debekua ezartzen ari ziren momentuan. Orain, filantropoa da, eta hainbat erakunde eta argitalpen sortu ditu garapen iraunkorraren inguruan, hitzaldiak emanez, eta aholkulari lanak nazioarteko erakundeentzat eginez[1].

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d Miren Garate, «3.000 hildako, baina errudunik bat ere ez», Berria, 2014-11-23