Stentinelloko kultura


Stentinelloko kultura italiar Neolitoko kultura da, K.a. VI. milurtekoaren erdian hasi zena[1].

Stentinelloko kultura
Fitxategi:File:Frammenti di fiasco Stentinello.JPG
Stentinelloko kulturaren zatiak (Sirakusako Eskualdeko Museo Arkeologikoa)
Datuak
Eskualdea Sizilia
Historia
Garaia(k)Neolitoa K.a. VI. milurtekoaren erdian
KulturaCapo Grazianokoa
Indusketa
Indusketa datak1890
ZuzendariakPaolo Orsi

Izena hartu zuen Stentinello lekutik (Sirakusan). Paolo Orsik partzialki induskatu zuen historiaurreko herrixka hau 1890ean[2]. Beste ikerketa batzuk XX. mendearen hasieran egin ziren[3] eta 1960ko hamarkadan[4].

Datazioa eta hedadura geografikoa aldatu

Periodo honen kultura gehienen bezala, Stentinelloko kultura definitu da zeramika itxura eta apainketei esker. Honen antzekoak Siziliako toki askotan agertzen da, Calabriako erdialdean eta hegoaldean, Eoliar uharteetan eta Maltan. Kultura hau eratorri zen zeramika kardialetik, Neolitori hasiera ematen diona.

Zeramika mota hau aurkitu den tokirik zaharrenak K.a. VI. milurtekoak dira. Toki berrien datazioa, berriz, ez da zehatza estratigrafia nahastu delako. Horregatik, ez dago argi kultura horrek V. milurtekoren amaiera arte iraun zuenentz[5].

Ekonomia eta giza-antolatzea aldatu

Stentinelloko kulturako populazioak nekazaritzaz eta abeltzaintzaz bizi ziren (gehienbat ardiak eta ahuntzak). Honetaz gain, artisautzazko jarduerak nabariak dira (zeramikazko edukiontziak edo harri landuko lanabesak).

Periodo honen amaieran, obsidianako ustiaketa hasi zen Lipari uharteetan, ipar-ekialdean dagoen Castellaro Vecchioko tokiak adierazten duen moduan[6]. Obsidiana batez ere Sizilian eta Calabrian erabili zen, non harri landuko lanabes gehienak material honetaz eginda baitzeuden[1][7][8].

 
Stentinelloko kulturaren obsidianako puskak (Lipariko Eskualdeko Eoliako Museo Arkeologikoa)

Azkenean, obsidiana hegoaldeko Italiara eta Adriatikoko ekialdeko kostaldera heldu zen[9][10][11]. Harri hau erregularki landutako blokeetan esportatzen zen[5]. Periodo horretan, Pantelleria uharteko obsidiana Siziliako hegoaldera eta mendebaldera heldu zen[5].

Hala ere, sukarrizko kokaletu batzuk ustiatu ziren: Iblei mendietakoa erabili zen presioaren bitartez puskak egiteko. Hauek Lipari osoan zehar aurkitu dira, baita Calabrian eta Maltan ere.[12].

Herrixkak, txabolez osatutakoak, nekazaritzarako eremu emankorretan ezartzen ziren. Hauetariko batzuk lubaki zirkularrez inguraturik zeuden, bereziki Sirakusako eskualdean. Stentinellokoak 253 x 237 metroko hedadura bat babesten zuen; 1,4 - 1,3 metro sakon, eta 1,5 - 3,6 metro zabal[5].

Materialak aldatu

Zeramika aldatu

Hasieran, zeramikako masa marroia lodia zen, baina gerora, findatu zenean, horren kalitatea hobetu zen. Materiala eskuz landu zen, tornurik gabe. Mota ohikoenak ziren: flaskoak, lapikoak, katiluak kaikuak eta botilak[1]. Lehen aldiko gorputz zabaleko itxurak ugariak dira, baina horren ostean, estuenak agertu ziren.

Dekorazioa lerro edo zerrenda geometrikoez osatuta dago, hau da, sigi-sagak, zirkulu txikiak, garrak edo puntutxoak. Oso esanguratsuak dira erronboak, estilizatutako begiak adierazten dutenak.

Apaindurak iltzekin, eztenekin edo maskorrekin egin ziren buztina egosi baino lehen. Gero, hutsuneak pasta zuriz betetzen ziren polikromatutako itxura emateko.[1].

Apainketak eta horren teknikak eskualdeko hainbat estilo sortu zituzten, adibidez Kroniokoa, Agrigentotik (hego-erdialdean) Brucaraino (hego-ekialdean) zabaltzen zena[5].

Harri landuko tresnak aldatu

Harri landuko lanabesak ziren gehienbat Iblei mendietako sukarrizko puskak eta Lipari uharteko obsidiana. Hala ere, irlaren mendebaldean, beste sukarrizko mota bat erabili zen, nahiz eta harrobia ez aurkitu. Puskak ateratzeko presioa egiten zen[12]. Pusken itxura luzanga zen, euskarrietan sartzeko eta hainbat erabilera emateko. Hainbat puskaren higadurak adierazten du igaitai gisa erabili zirela[12][13].

Ekoizpen artistikoa aldatu

Sarritan, terrakotazko estatuak agertu dira, animaliak itxurarekin[1].

 
Stentinelloko kulturaren terrakotazko estatuen zatiak (Sirakusako Eskualdeko Museo Arkeologikoa)

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d e TINÉ, S.; TINÉ, V. (1998): La Sicile, in J. Guilaine, ' ' Atlas du Néolithique Européen. Europa occidental ' 'argitaletxea, ERAUL, Paris 1998, 133-163 or.
  2. BEARS, P.: Stentinelloko Neolitoko tokia, in Italiako palentologiazko buletina, 26, 1890, 177-200 or.
  3. PIGORINI, L.: Notiziario: Villaggio preistorico di Stentinello nel comune di Siracusa", in Bullettino di paleontologia italiana, 41, 1915, 169-170 or.
  4. TINÉ, S.: Notizie preliminari sui recenti scavi nel villaggio neolitico di Stentinello, in Sirakusako Artxibo Historikoa, 6, 1961, 113-118 or.
  5. a b c d e SCARCELLA, S.: Les productions céramiques des faciès de Stentinello et Għar Dalam. Savoirs techniques et interactions culturelles en Méditerranée centrale au Néolithique ancien (tesi di dottorato), Paris, EHESS, 2011.
  6. BREA, L. Bernabo; CAVALIER, M.: Stazioni preistoriche delle isole Eolie, in Bullettino di paletnologia Italiana, 66,1-2, 1957, 97-151 OR.
  7. AMMERMAN, A. J.: A study of obsidian exchange networks in Calabria, in World Archaeology, 11, 1979, 95-110 or.
  8. AMMERMAN, A. J.: The Acconia Survey: Neolithic settlement and the obsidian trade, (Institute of Archaeology, Occasional Publication, 10), 1985.
  9. THORPE, O. W.; WARREN, S. E.; BARFIELD, L.H.; The sources and distribution of archaeological obsidian in Northern Italy, in Preistoria alpina, 15, 1979, 73-92 or.
  10. NEGRINO, F.; RADI, G.; Osservazioni sulle tecniche e i metodi di scheggiatura dell’ossidiana nel Neolitico d’Italia, in AA.VV., Materie prime e scambi nella preistoria italiana (Atti della XXXIX riunione scientifica nel cinquantenario della fondazione dell’Istituto italiano di preistoria e protostoria) (convegno, Florentzia, 2004ko azaroaren 25-27), 1. liburukia, 2006, 549-561 or.
  11. AMMERMAN, A. J.; L’ossidiana nei siti neolitici dell’Italia settentrionale, in Preistoria e protostoria del Trentino Alto Adige/Südtirol, in ricordo di Bernardino Bagolini, (Atti della XXXIII riunione scientifica) (convegno, Trento, 21-24 ottobre 1997, Istituto Italiano di Preistoria e Protostoria, Museo Tridentino di Scienze Naturali, 1. liburukia, Florentzia, 2002, 415-442 or.
  12. a b c GUILBEAU, D.; Les grandes lames et les lames par pression au levier du Néolithique et de l'Énéolithique en Italie (tesi di dottorato, Université Paris-Ouest), Nanterre, 2010.
  13. PELEGRIN, J.: New Experimental Observations for the Characterization of Pressure Blade Production Techniques, in P. M. Desrosiers (a cura di), The Emergence of Pressure Blade Making. From Origin to Modern Experimentation, Springer, New York 2012, 465-500 or.

Bibliografia aldatu

  • BREA, Luigi Bernabò (1958): La Sicilia prima dei Greci, Il Saggiatore, Milano.
  • ORSI, Paolo (1890): Stazione neolitica di Stentinello.
  • Istituto italiano di preistoria e protostoria (2004). Atti della XXXVII Riunione scientifica: preistoria e protostoria della Calabria: Scalea, Papasidero, Praia a Mare, Tortora, 2002ko irailaren 29tik urrira 4 arte, 1. liburukia.
  • TINÈ, S. (1961): Notizie preliminari su recenti scavi nel villaggio neolitico di Stentinello. Archivio Storico Siracusano.
  • TINÉ, Vincenzo (2002): La facies a ceramica impressa dell’Italia meridionale e della Sicilia In: Maria Antonietta Fugazzola Delpino, Andrea Pessina, Vincenzo Tiné (Hrsg.): Le ceramiche impresse nel Neolitico antico, Istituto Poligrafico e Zecca dello Stato, Erroma, 131–166 or.
  • SCARCELLA, S.; BOUAUILLON,A.; LACLAIRE, A.: Neolithic Facies of Stentinello Culture: Analysis and Comparison of Ceramics from Capo Alfiere (Calabria) and Perriere Sottano (Sicily), in: Isabella Turbanti-Memm (Hrsg.): Proceedings of the 37th International Symposium on Archaeometry, 2008ko maiatzaren 13-16, Siena, Italia, 2011, Teil 1, 153–158 or.

Ikus, gainera aldatu

  • MORTER, Jon (2010): The Chora of Croton 1: The Neolithic Settlement at Capo Alfiere, PhD 1992, hgg. von John Robb, The University of Texas Press, Austin.

Kanpo estekak aldatu