Stella Quan Rossell

guatemalako antropologoa, Mexikon erbesteratua

Stella de la Luz Quan Rossell (Guatemala, 19352007) antropologo, etnologo, feminista, idazle eta aktorea da.

Stella Quan Rossell
Bizitza
JaiotzaGuatemalako Hiria, 1935
Herrialdea Guatemala
Heriotza2007 (71/72 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Carlos Navarrete Cáceres (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaNational School of Anthropology and History (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakidazlea, aktorea, antropologoa eta etnologoa
IMDB: nm0702849 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Orduko senarrari jarraituz, Carlos Navarrete, Mexikon exiliatu zen 50. hamarkadan, eta bertan zela etnologia ikasi zuen Mexikoko Antropologia eta Historia Eskola Nazionalean (ENAH) eta tesia ere argitaratu zuen: Guatemala: una cultura de la ignominia Siete biografías y una entrevista (1972).[1][2]

Ibilbidea aldatu

Ikasketak amaitu ondoren, genero-ikasketen irakasle aritu zen. Alabaren arabera, senarraz banatu zenean bere aktibismoa, bai feminismoan, bai Guatemalaren aldeko lanean indartu egin ziren. Mugimendu indigena eta feministarekin izan zuen harremana eta besteak beste, Alaíde Foppak sortutako Fem Aldizkarian idatzi zuen, horren adibide dira hurrengo artikuluak: ’Mi refugio eran las lágrimas’: confiesa una feminista salvadoreña” (1977); “Nicaragua: estrenando libertad” (1980); “Por la vida de la compañera Alaíde Foppa” (1981); “Esta noche esta carta, Alaíde” (1982) eta “Ser mujer refugiada latinoamericana” (1986). Alaíde Fopparekin batera Asociación Internacional de Mujeres contra la Represión en Guatemala (AIMUR) elkartea sortu zuen. Horrez gain, Gregory Navaren El norte (1983) filmean aholkulari eta aktore aritu zen.[2][3]

Antropologoak beste exiliatu batzuen bizitzaren historia osatu zuen. Bere tesirako zazpi pertsona elkarrrizketatu zituen, baina, azkenean hiru pertsonaren bizitza sakondu zuen, horietatik bakarra argitaratu zuen 2004an, Luis Cardoza y Aragónena hain zuzen ere. Stella hil eta gero, Yosahandi Navarrete alabak sustatuta argitaratu ziren hiru liburuak, trilogia modura, Identidad, diáspora y memoria colectiva proiektuan. Bost urteren buruan egindako elkarrizketak bildu ziren, 1968 eta 1972 urte artean garatutakoak eta 40. eta 50. hamarkadako testigantzak biltzen dituzte, Jacobo Arbenzen eraistea eta ondoren etorri zen Guatemalako Gerra Zibilean eragina izan zuten pertsona ezagunen testigantzak jasotzen ditu, hau da, Luis Cardoza y Aragón, Jacobo Rodríguez Padilla eta Alfonso Solórzano.[4] Liburuen argitalpenarekin Stella Quan Rossellen figura ere berreskuratu zen eta ezezaguna bihurtu zen.[4][5]

Marisa Ruiz Trejoren arabera gauza asko falta dira autore honen benetako ekarpena eta sakontasuna ezagutzeko, batez ere, Mexikora joan aurretiko esperientziak, hala nola, PIEM eta PUEG-eri emandako laguntza, Centro Eucuménico con mujeres exiliadas centroamericanas-en egindako lana, Sisterhood is Global aldizkarian Guatemalari buruz egindako argitalpena (Quan, 1984), Guatemalako El Fígaro eta Mexikoko Unomásuno aldizkarietan egindako argitalpenak eta abar.[2]

Lanak aldatu

Liburuak aldatu

  • La Escuela Nacional de Bellas Artes y los escritores y artistas del 44. Jacobo Rodríguez Padilla: una historia de vida (Catafixia, 2018).[6]
  • La semilla que yo sembré: Alfonso Solórzano: testimonio (Guatemala, 1911-México, 1980) (Catafixia, 2018).[7]
  • No es el fin, es el mar: (crónica y voces de Luis Cardoza y Aragón) (Catafixia, 2018).[8][9]

Artikuluak aldatu

  • Por la vida de la compañera Alaíde Foppa. (Revista Fem, 1981)
  • Esta noche esta carta, Alaíde. Revista Fem. (Revista Fem, 1982)
  • Our Daily Bread” (Sisterhood is global. The international Women’s Movement Anthology, 1984)
  • A modo de silabario para leer a Michel Foucault (Perfiles educativos, 2002)[10]

Erreferentziak aldatu

  1. Quan Rossell, Stella. (1972). Guatemala: una cultura de la ignominia Siete biografías y una entrevista. .[Betiko hautsitako esteka]
  2. a b c (Gaztelaniaz) Trejo, Marisa Ruiz. (2021). «Rebeldes y revolucionarias: aportes a la antropología feminista (1970-1992)» Vibrant: Virtual Brazilian Anthropology 18 (Noiz kontsultatua: 2023-04-23).
  3. (Gaztelaniaz) El Norte. (Noiz kontsultatua: 2023-04-23).
  4. a b (Gaztelaniaz) Silva, Diego. (2018-07-17). «Tríptico de la revolución» Azacuán | Periodismo cultural (Noiz kontsultatua: 2023-04-23).
  5. (Gaztelaniaz) La semilla que sembró Alfonso Solórzano Fernández | Narrativa y ensayo guatemaltecos. (Noiz kontsultatua: 2023-04-23).
  6. (Gaztelaniaz) Catafixia | Los escritores y artistas del 44 / Stella Quan Rossell. (Noiz kontsultatua: 2023-04-23).
  7. (Gaztelaniaz) SEMILLA QUE YO SEMBRE, LA - 103821 - De Museo. (Noiz kontsultatua: 2023-04-23).
  8. (Gaztelaniaz) «NO ES EL FIN. ES EL MAR. (CRÓNICA Y VOCES DE LUIS CARDOZA Y ARAGÓN)» tienda.sophosenlinea.com (Noiz kontsultatua: 2023-04-23).
  9. (Gaztelaniaz) Ocote, Agencia; Mesías, Liza. (2020-05-16). «No es el Fin. Es el Mar / Stella Quan Rossell» Agencia Ocote (Noiz kontsultatua: 2023-04-23).
  10. Rossell, Stella Quan. (2002). «A modo de silabario: para leer a Michel Foucault» Perfiles educativos 24 (96): 104–107. ISSN 0185-2698. (Noiz kontsultatua: 2023-04-23).

Kanpo estekak aldatu