Stadelheim espetxea
Stadelheim espetxea Munich hiriko Giesing barrutian dagoen presondegia Alemaniako handienetariko bat da. 1894an sortua nazien garaian bertan hilarazte asko egin ziren.
Stadelheim espetxea | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Alemania |
Alemaniako estatua | Bavaria |
Gobernu-eskualde | Bavaria Garaia |
Unibertsitate-hiri | Munich |
Koordenatuak | 48°05′59″N 11°35′31″E / 48.0997°N 11.5919°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1894 |
Arkitektura | |
Azalera | 14 ha |
Ondarea | |
Kontaktua | |
Helbidea | Schwarzenbergstraße 1 |
Espetxearen ezaugarriak
aldatu14 hektarea ditu eta 1.500 preso izateko pentsatuta dago. Uste askoan heriotz zigorra ezartzeko erabilia izan da:
- 1895 eta 1927 artean: 14 hildako, tartean Gustav Landauer eta Eugen Levine.
- 1933 eta 1945: gutxienez 1.035 hildako, Ernst Röhm eta Arrosa Zuriaren erresistentziako mugimenduaren partaideak Sophie Scholl, Hans Scholl eta Christoph Probst; Alex Schmorell, Willi Graf y Kurt Huber. Baita ere Hans Conrad Leipelt Hamburgoko Arrosa Zuriaren partaidea, 1945an eraila Kurt Huberrek idatzitako azken liburuxka zabaltzeagatik.
Espetxeratu ezagunak
aldatu- Ludwig Thoma, 1906an sei asteko zigorra bete zuen, moralitateen aldeko elkarteei iraintzeagatik.
- Kurt Eisner, 1918ko udatik urria atxilotua egon zen greba egiteagatik.
- Anton von Arco auf Valley, Kurt Eisnerren hiltzailea, 70. ziegan bere zigorra bete zuen; ziega libratu zuen Adolf Hitlerri tokia egiteko.
- Gustav Landauer, 1919ko maiatzaren 2an eraila.
- Eugen Leviné, 1919ko uztailaren 5ean eraila.
- Ernst Toller, 1919tik 1924ra espetxeratua.
- Adolf Hitler, 1922an espetxeratua Otto Ballerstedti eraso egiteagatik.
- Ernst Röhm Labana Luzeen Gauan parte hartzeagatik, Hitlerrek haren erilketa enkargatu zuen. 70. ziegan hil zuten 1934ko uztailaren 1an.[1]
- Peter von Heydebreck nazia, SSek hil zuten 1934an.
- Leo Katzenberger, 1942ko ekainaren 2an burua moztu zioten.
- Hans Scholl, 1943ko otsailaren 22an hil zuten. Arrosa Zuria mugimenduaren partaidea zen.
- Sophie Scholl, 1943ko otsailaren 22an hil zuten. Arrosa Zuria mugimenduaren partaidea zen.[2]
- Christoph Probst,1943ko otsailaren 22an hil zuten. Arrosa Zuria mugimenduaren partaidea zen.
- Alexander Schmorell, 1943ko uztailaren 13an hil zuten. Arrosa Zuria mugimenduaren partaidea zen.
- Kurt Huber, 1943ko uztailaren 13an hil zuten. Arrosa Zuria mugimenduaren partaidea zen.
- Willi Graf, 1943ko urriaren 12an hil zuten. Arrosa Zuria mugimenduaren partaidea zen.
- Friedrich Ritter von Lama, kazetari katolikoa. 1944ko otsailean hil zuten.
- Hans Conrad Leipelt, 1945eko urtarrilaren 19an hil zuten. Arrosa Zuria mugimenduaren partaidea zen.
- Ingrid Schubert, Armada Gorriaren Frakzioaren partaidea, haren ziegan urkatuta 1977ko azaroaren 13an aurkitu zuten.
- Dieter Zlof, Richard Oetkerren bahitzailea, Straubingera eraman aurretik hemen egon zen.
- Konstantin Wecker, musikaria, 1955ean kokaina erabiltzeagatik preso izana.
- Karl-Heinz Wildmoser Sr., 2002an inguruan atxilotua. TSV 1860 München futbol taldearen presidente ohia. 2002. urtearen inguruan
- MOK, rap abeslaria, 2003 eta2004 urtetan preso.
- Oliver Shanti, musikaria, 2008tik preso.
- John Demjanjuk, grema krimenen akusaziopean preso.
- Breno Borges, futbolaria, 2012an preso.
- Beate Zschäpe, Nationalsozialistischer Untergrund (NSU) taldearen partaidea izatearen akusaziopean.