St. Vincent (filma)
St. Vincent, 2014ko Theodore Melfi estatubatuar zinema zuzendari, gidoilari eta ekoizleak zuzendu, idatzi eta elkarlanean ekoitzitako drama-komedia film bat da. Bill Murray, Jaeden Lieberher, Melissa McCarthy, Chris O'Dowd eta Naomi Watts aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua aldatu
AEB, New York hiria. Maggie Bronstein (Melissa McCarthy) bere 12 urteko Oliver (Jaeden Lieberher) semearekin Brooklyn auzora lekualdatu den ama banandua da. Ordu askoz lan egin behar duenez, Oliver semea beren bizilagun berriaren zaintzapean uztea beste aukerarik ez du izango, Vincent (Bill Murray), Vietnamgo Gerrako beterano erretiratua, zurruteroa eta petrala. Berehala, beren artean adiskidetasun bitxi bat hasiko da. Gainera, Daka (Naomi Watts) errusiar stripperrarekin batera, Vincentek autoz mutikoa bere eguneroko errutina osatzen duten geltoki guztietatik eramango du: zaldi lasterketak, streptease kluba eta ohiko bere taberna. Baina Vincentek mutikoari gizon egiten laguntzen diola uste duen bitartean, mutikoak Vincent erretxinan gainontzekoek ikusten ez duten zerbait ikusiko du: inork ulertzen ez duen bihotz oneko gizona.
Aktoreak aldatu
- Bill Murray: Vincent MacKenna
- Jaeden Lieberher: Oliver Bronstein
- Melissa McCarthy: Maggie Bronstein
- Naomi Watts: Daka Parimova
- Chris O'Dowd: Anai Geraghty
- Terrence Howard: Zucko
- Dario Barosso: Robert Ocinski
- Kimberly Quinn: Ana
- Scott Adsit: David
- Donna Mitchell: Sandy MacKenna
- Ann Dowd: Shirley
- Nate Corddry: Terry
- Lenny Venito: Mitchell entrenatzailea
- Ray Iannicelli: Roger
Kanpo estekak aldatu
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)