St. James's Park
St. James's Park (euskaraz Donejakue Parkea) Ingalaterrako Londres hiriburuko parke bat da. Central London eremuko Westminster Hiria barrutian dago. Londresko Errege Parkeetako zaharrena da. 1603an irekia izan zen eta 23 hektareako azalera du.
St. James's Park | |
---|---|
St. James's Park | |
Ondasun Ingelesa | |
Londresko Errege Parkeak | |
![]() | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Herrialdea | ![]() |
Ingalaterrako eskualdea | Londresko eskualdea |
Ingalaterrako konderri zeremoniala | Londres Handia |
Londresen banaketa administratiboa | Westminster Hiria |
Koordenatuak | 51°30′09″N 0°08′06″W / 51.5025°N 0.135°W |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1603 |
Inaugurazioa | 1532 (egutegi gregorianoa) |
Kudeatzailea | ![]() |
Arkitektura | |
Azalera | 36,88 ha |
Ondarea | |
Ondare Ingelesa | 1000483 |
Webgune ofiziala | |
Historia
aldatu1532an padura eremu bat erosi zuen Henrike VIII.ak. 1603an Jakue I.a errege koroatu zenean lurraldea drainatu eta parke bat eratzeko agindua eman zuen honek. Animalia exotikoak ekarri zituzten, gameluak, krokodiloak eta elefanteak esate baterako.
XVII mendean Karlos II.a Frantzian exiliatua egon zen eta hango lorategiekin liluratu zen. 1660 urtean koroatu zutenean parkea birdiseinatu zuen. 775 metrotako luzera eta 38 metrotako zabalera zuen ubidea eraiki zen. Parkeak publikoari ateak ireki zizkion eta XVII eta XVIII mendeetan behiak ikus zitezkeen bertan eta esnea erosteko aukera ere bazegoen.
1826an John Nash arkitektoari diseinu berria egin zezan agindua eman zitzaion. Aldaketa nabariena ubideari aintzira itxura naturalagoa ematea izan zen.
Iruditegia
aldatu-
Buckingham jauregiaren aireko ikuspegia. Behean eskuinetara, St. James's Park
-
Aintziraren ikuspegia.
-
Buckingham jauregiaren ikuspegia St. James's Parketik
-
Ypreseko guduaren oroitarria (Lehen Mundu Gerral), Horse Guards Parade delakoaren omenezko monumentua St. James's Parkearen sarreran
-
Victoria Memorial monumentua
Informazio praktikoa
aldatuKanpo estekak
aldatu- St. James Parken webgunea (Ingelesez)