Split album

musika gordetzen duen eta argitaratzen den diskoa, non egile bat baino gehiago plazaratzen dituzten euren lanak

(Ingelesez) split album edo, euskaraz, album partekatua bi egile edo musika talde gehiago artean egindako diskoa da. Normalean, ekoiztetxe txikietan egiten dira eta musika ez oso komertziala izaten da. Ohikoa da talde berrien artean, horrela, haien lehenengo lanak era merke batez plazaratzeko.

Partekatutako disko baten azala. 1930eko hamarkadako hainbat Jazz musikarien lan batzuk elkartuta.

Historia aldatu

Splitak binilo-diskoekin hasi ziren. Euskarri horretan, alde bana artista edo talde baten eskuetan gelditzen zen. CDak sortu zirenean oinarrizko ideia mantendu zen nahiz eta beste euskarri horretan bi alde ez izan. XX. mendeko 80. hamarkadatik nagusiak ez diren estiloetan erabili izan dira split diskoak: punk rock, hardcore, grindcore, black metal, noise, indie rock...

Splitak normalean marginalitatean gelditu ohi dira. Dena dela, salbuespenak badira. Esaterako, 1977an, Paco Ibáñezek eta Cuarteto Cedrón talde argentinarrak Pablo Nerudaren poemekin split bat egin zuten, hau da, biniloa erdi eta erdi banatuta. Disko hori Ibañezen diskografiako garrantzitsuenetariko bat izan da.[1]

Abantailak aldatu

  • Ekoizpenaren gastuak partekatu daitezke. Gauza bera promozio gastuekin gertatzen da. Etekinak ere, egotekotan, partekatu beharko.
  • Artista baten jarraitzaileek bestea ezagutu dezakete. Normalean biltzen direnak, estilo aldetik, hurbilak izaten dira.
  • Elkarrekiko sinergiak sortzen dituzte.

Erreferentziak aldatu

  1. .

Kanpo estekak aldatu