Sphaerechinus granularis
Sphaerechinus granularis Toxopneustidae familiako itsas-triku bat da, bere kolore moreagatik ezaguna. Mediterraneoan eta Ozeano Atlantikoaren ekialdean aurki daiteke[1].
Sphaerechinus granularis | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Echinodermata |
Klasea | Echinoidea |
Ordena | Camarodonta |
Familia | Toxopneustidae |
Generoa | Sphaerechinus |
Espeziea | Sphaerechinus granularis Lamarck, 1816 |
Deskribapena
aldatuS. granularis itsas-triku handi bat da, pixka bat zapala dortsalki, 15 zentimetro arte haz daitekeena. Bi barietate daude kolorearen arabera, biak dira moreak, baina batek arantza zuriak ditu. Arantzak laburrak eta kamutsak dira, guztiak luzera berdinekoak, lerro ordenatuetan[2].
Erreferentziak
aldatu- ↑ «WoRMS - World Register of Marine Species - Sphaerechinus granularis (Lamarck, 1816)» www.marinespecies.org (Noiz kontsultatua: 2024-10-15).
- ↑ «Sphaerechinus granularis - Marine Life Encyclopedia» www.habitas.org.uk (Noiz kontsultatua: 2024-10-15).