Spencer Dock zubia Dublingo kai industrial zaharren ingurune berreskuratuan 2010ean irekitako zubi bat da. Inguruaren berreskurapenari lotutako Linear Park berriari lotua dago zubia[1].

Spencer Dock zubia
Kokapena
Estatu burujabe Irlandako Errepublika
Province of Ireland Leinster
Desagertutako erakunde administratiboa Dublingo konderria
HiriaDublin
Koordenatuak53°20′57″N 6°14′25″W / 53.34904041°N 6.24037799°W / 53.34904041; -6.24037799
Map
Historia eta erabilera
Irekiera2010
Arkitektura
ArkitektoaAmanda Levete

40 metroko espazioa igarotzen du Royal Canal ubidearen gainean. Forma ondulatu asimetrikoa du alboetan, diseinu aurreratuak egiteagatik ezaguna den arkitekto baten lana baita, Amanda Levete galestarrarena. Tranbientzako bidea du zubiak, autoentzako bi errei eta oinezkoentzako espaloiak alde banatan ere bai[2].

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) 2010 – Spencer Dock Bridge, Dublin | Archiseek - Irish Architecture. 2011-02-02 (Noiz kontsultatua: 2023-03-23).
  2. «Puente Spencer Dock | Puentemania» www.puentemania.com (Noiz kontsultatua: 2023-03-23).

Kanpo estekak aldatu