Artikulu hau Kanadako uharte artikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Southampton (argipena)».

Southampton uhartea Kanadako bederatzigarren uharterik handiena da, Uhartedi Artikoan kokatutakoa. Nunavuten barruan sartuta dago administratiboki.

Southampton uhartea
Datu orokorrak
Motauharte
Luzera355 km
Zabalera252 km
Azalera41.214 km²
Geografia
Map
Koordenatuak64°30′N 84°30′W / 64.5°N 84.5°W / 64.5; -84.5
Honen parte daUhartedi Artikoa
KokapenaHudson badia
Estatu burujabe Kanada
Territory of Canada Nunavut
Ur-gorputzaHudson badia

41.214 km2-ko azalera dauka eta 2001ean 712 biztanle zituen, Coral Harbour (Salliit) udalerrian bizi direnak.

Lurraldea eta gizakiak aldatu

Duela 4500 urte inguru iritsi ziren gizakiak lehen aldiz inguru honetara. Pre-Dorset izenarekin ezaguna den Paleo-Eskimo kultura anitz batek Bering itsasartetik mendebalderantz migratu zuen eta inguru honetaraino iritsi. [1] Ebidentziek iradokitzen dute Pre-Dorset kultura sasioaren araberako nomada zela, asentamenduen artean mugitzen zela baliabideak aprobetxatzeko.

Dorset kultura aldatu

Pre-Dorset kulturari Dorset kulturak jarraitu zion duela 2800 urte inguru. Pre-Dorset eta Dorset kulturen arteko desberdintasunak teknologia litikoan, artean eta eraikuntza estiloetan daude, eta bata bestearen ondorengo zuzena dela pentsatu izan den arren, harremana ez dago argi. Dorset kulturan, arkua eta gezia ez ziren erabili, bai ordea aurreko zein ondorego kulturetan [2].

 
Sadlermiut herriari lotutako aztarnategi arkeologikoak.

Hain zuzen ere, Southampton uhartea inportantea da Dorset kulturaren kontestuan, teoriak baitaude Dorseteko kulturaren azken aztarna etnikoa izan daitekeela Sadlermiut izeneko komunitate isolatu bat, 20. mende hasierara arte bizi izan zena uharte honetan, eta Kanadako Hudson badiako Coats eta Walrus uharteetan. Inguruko inuitengandik oso desberdinak baitziten kulturaz eta mintzairaz Southampton uharteko etnia honetakoak. Europarrekin izandako topaketek eta gaixotasun infekziosoen eraginak Sadlermiutarren azken kideen etnozidioa eragin zuen 1903 inguruan. Sadlermiut haien analisi genetikoek emaitza kontraesankorrak eman izan dituzte, batzuetan Dorset kulturarekin lotura markatuz, eta beste batzuetan ez.

Thule kultura eta inuitak aldatu

Southamptoneko sadlermiutak Dorset izan ala ez, hurrenho etorri zen Thule herria, inuit modernoaren arbasoak, iritsi ziren Alaskatik honaino 1300. urtearen inguruan edo. Ipar-ekialdetik etorri zen Thule aurrerapenak Dorset kultura ordezkatu zuen eskualde osoan, nahiko ondo datatutako prozesu batean. Besteak beste, txakurren eta leren erabilpen aurreratuago zuten nonbait Thule kulturakoek.[3] [4]

 
Thule kulturak nola ordezkatu zuen Dorser kultura. Nabarmendua, Southampton uhartearen kokapena.

Inuit herriak dira Thule kulturaren ondorengo zuzenak, eta uharte honetan ere bizi ziren. Herri semi-nomadikoa ziren eta hortaz uhartea ondo ezagutu arren[5] ez zuten hemen edo beste toki batzuetan asentemandu jarraiturik egiten, bai ordea, neguko kanpamenduak 100 pertsona artekoak, eta udakoak aldiz, dozena bat edo gutxiagokoak.[6]

Europarren lehen bisita dokumentatua Thomas Button esploratzaile galesarena da, 1613. urtekoa.

20. mendetik, inuit komunitateen modernotzea aldatu

20. mendearen 2. zatitik aurrera, inuiten bizitza nomadikoa aldatu egin da eta asentamendu finkoetan berrantolatu da kultura hau Kanada iparraldean, bereziki Nunavut esaten duten eskualdean. Herrietan finkatze hau behartua izan zen kasu batzuetan, baina azkenean auto-gobernu gaitasuna, azpiegitura sozial modernoak eta biziraupena ziurtatzeko, inuitek ere bat egin dute asentamenduekin. Uharte honetako kasuan, hegoaldeko kostaldean dagoen Coral Harbour / Salliq komunitatea da ezarri den gune urbanizatu bakarra.

Bertan bizi den Inuit komunitatea 20. mende hasierako ber-populatze batzuen ondorio da neurri batean, Naujaat eta Chesterfield Inlet-etik joandako Aivilingmiut taldeko Inuiten ondorengoak, eta baita 25 urte beranduago Baffin uhartetik mugitu ziren beste batzuen ondorengoak ere.

Administratiboki, Nunavut Kanadako lurralde gisa ezarri zen formalki 1999ko apirilaren 1ean, Kanadako gobernuak Inuitekin negoziatu ondoren, eskualdearen kudeaketa autonomo indigena neurri batean posible egiteko. Nunavuteko Lurren Erreklamazio Akordioa 1993ko maiatzaren 25ean sinatu zen, lurralde berri bat ezartzeko sei urteko trantsizio-epearekin. Southampton uhartea Nunavuteko Kivalliq barrutiaren barruan dago administratiboki 21. mendean.

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) «Dorset DNA: Genes Trace the Tale of the Arctic's Long-Gone 'Hobbits'» NBC News.
  2. (Ingelesez) Houmard, Claire. (2018-01-01). «Cultural Continuity from Pre-Dorset to Dorset in the Eastern Canadian Arctic Highlighted by Bone Technology and Typology» Arctic Anthropology 55 (1): 24–47.  doi:10.3368/aa.55.1.24. ISSN 0066-6939..
  3. (Ingelesez) «Arctic Peoples: History of the Dorset and Thule Peoples» resources.arctickingdom.com (Noiz kontsultatua: 2023-09-28).
  4. (Ingelesez) Morey, Darcy F.; Aaris-Sørensen, Kim. (2002-01-01). «Paleoeskimo Dogs of the Eastern Arctic» ARCTIC 55 (1): 44–56.  doi:10.14430/arctic689. ISSN 1923-1245. (Noiz kontsultatua: 2023-09-28).
  5. Darren, Keith. (2005). (PDF) Inuit Qaujimaningit Nanurnut / Inuit Knowledge of Polar Bears. Gjoa Haven Hunters’ and Trappers’ Organization and CCI Press.
  6. (Ingelesez) «Inuit» www.thecanadianencyclopedia.ca (Noiz kontsultatua: 2023-09-27).

Bibliografia aldatu

  • Bird, J. Brian. Southampton Island. Ottawa: E. Cloutier, 1953.
  • Brack, D. M. Southampton Island Area Economic Survey With Notes on Repulse Bay and Wager Bay. Ottawa: Area & Community Planning Section, Industrial Division, Dept. of Northern Affairs and National Resources, 1962.
  • Mathiassen, Therkel. Contributions to the Physiography of Southampton Island. Copenhague: Gyldendalske Boghandel, 1931.
  • Parker, G. R. An Investigation of Caribou Range on Southampton Island, Northwest Territories. Ottawa: Information Canada, 1975.
  • Pickavance, J. R. 2006. "The Spiders of East Bay, Southampton Island, Nunavut, Canada". Arctic. 59, no. 3: 276-282.
  • Popham RE. 1953. "A Comparative Analysis of the Digital Patterns of Eskimo from Southampton Island". American Journal of Physical Anthropology. 11, no. 2: 203-13.
  • Popham RE, and WD Bell. 1951. "Eskimo crania from Southampton Island". Revue Canadienne De Biologie / ̐ưedit̐ưee Par L'Universit̐ưe De Montr̐ưeal. 10, no. 5: 435-42.
  • Sutton, George Miksch, and John Bonner Semple. The Exploration of Southampton Island. Pittsburgh: Carnegie Institute, 1932.
  • Sutton, George Miksch. The Birds of Southampton Island. Pittsburgh: Carnegie Institute, 1932.
  • VanStone, James W. The Economy and Population Shifts of the Eskimos of Southampton Island. Ottawa: Northern Co-ordination and Research Centre, Dept. of Northern Affairs and National Resources, 1959.

Kanpo estekak aldatu