Sosistrato I.a Sirakusakoa

Sosistrato I.a Sirakusakoa (Sostratus, Sustratos, Σωσίστρατος) haren bilobaz bereizteko (Sosistrato Agrigentokoa edo Sosistrato II.a Sirakusakoa). Honek Sirakusako buruzagia izan zen, Heraklidesekin boterea partekatzen zuena, Agatokles Sirakusakoa agintera igo baino zenbait urte lehenago.

Sosistrato I.a Sirakusakoa
tirano

K. a. 337 - K. a. 317
Bizitza
Jaiotza ezezaguna
Heriotza ezezaguna ( urte)
Familia
Familia
Jarduerak

Lehenengo urteakAldatu

Diodoro Sikuloren[1] ustez, traidore, odolzalea eta kriminala zen. Ez dago jakiterik nola eskuratu zuen boretea, atal hori galdu delako. Heraklidesekin batera zuzendu zuen Sirakusak bidalitako espedizioa Crotona laguntzeko brutziarren kontra, eta gero beste bigarren batean, Reggio setiatzeko.

 
Magna Graecia

BotereanAldatu

Sosistratok agintaritza gorena izan eta gero, Sirakusako tiranoa bilakatu zen. Dirudienez, hiriko alderdi oligarkoaren garaipenaren ondoren. Laster, alderdi demokratikoak Sosistrato eta 600 jarraitzale hiritik egotzi zituen, baina azken hauek kartagotarren laguntza bilatzean gerra zibila piztu zuten. Azkenean, erbesteratuak Sirakusara itzuli ziren. Litekeena da Sosistrato itunetik baztertua izatea. Egia da geroko gobernu oligarkikoan haren izena agertzen dela, baina ez da berriz aipatzen Agatoklesek, K.a. 317an, boterea eskuratu zuenean. Badakigu K.a. 314an Agrigenton zegoela beste erbesteratutako sirakusarrekin. Handik Agatoklesen kontrako erasoak antolatzen zituen. Akrotato espartarraren etsaia izan zenez, honek agindu zuen Sosistrato erailtzea.

Aurrekoa Sirakusako oligarkiaren burua Ondorengoa
Timoleon
K.a. 337-317
Agatokles

ErreferentziakAldatu

  1. Diodoro Sikulo: Biblioteka Historikoa, XIX. liburukia

Ikus, gaineraAldatu