Sosipatra Efesokoa (antzinako grezieraz: Σωσιπάτρα) IV. mendeko lehenengo erdian bizi izan zen emakume-filosofo neoplatonikoa eta mistikoa izan zen. Haren biografia Eunapioren Sofisten bizitzak liburuan dago jasota. Eustakio Kapadoziakoa filosofoarekin ezkonduta zegoen. Esaten da botere psikiko handiak zituela eta kaldeatarren jakintza ezagutu zuela.

Sosipatra
Bizitza
JaiotzaEfeso, IV. mendea
Herrialdea Antzinako Erroma
HeriotzaIV. mendea ( urte)
Familia
Ezkontidea(k)Eustathius of Cappadocia (en) Itzuli
Seme-alabak
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa

Biografia aldatu

Efeson jaioa, bost urte zituelarik, haren aitaren lursailetan lanean hasi ziren bi gizon. Haien lanari esker inoiz baino uzta handiena lortu zuten eta, aitaren konfiantza irabazita, zera eskatu zioten: bost urtetan lursailak eta alaba haien kargu uzteko; garai horretan ezin zuen harengana hurbildu ere ez. Aitak onartu zuen eta, denbora igaro ondoren, alabarengana itzuli zuenean, neskak botere psikiko harrigarriak jaso izana zela. Antza, bost urte horietan, Kaldeako jakintzaz irakatsi omen zioten neskari. Eunapioren ustez bi gizon horiek, berez, naturaz gaindiko izakiak ziren. Sosipatra Eustakio Kapadoziakoarekin ezkondu zen eta hiru seme-alaba izan zituen, haietako bat Antonino filosofoa izango zena. Senarra hil zenean Pergamora aldatu zen eta han Sosipatrak filosofia munduan ospe handia lortu zuen.

Kanpo estekak aldatu