Ireki menu nagusia

Sorkunde

emakumezko izena
Sorkunde
Datuak
Sexua Emakumezkoa
Jatorrizko eskualdea Euskal Herria
Jatorria Euskalduna

Sorkunde euskarazko emakumezko izena da, Andre Mariaren sortze garbiaren dogma eta adbokazioan oinarritua. Aldaera desberdinak ditu izenak, Kontxesi tradizionalena[1], eta baita Izortza, Kontzeziona, Orbange eta Sorne (azken hau Deun-ixendegi euzkotarrekoa)[2]; baina Sorkunde da hedatuena 20. eta 21. mendeetan.

Xorkun forma hipokoristikoa aipatzen da Euskaltzaindiaren izendegian[3], eta Sorkun ere ohikoa da; adibidea dugu Sorkun kantariak darabilena artistikoki.

ErreferentziakAldatu

  1. «Euskal Poesiaren ataria - KONTXESIRI - Juan Ignacio Iztueta» basquepoetry.eus . Noiz kontsultatua: 2019-10-10.
  2. «Kontxesi - EODA» www.euskaltzaindia.eus . Noiz kontsultatua: 2019-10-10.
  3. «Sorkunde - EODA» www.euskaltzaindia.eus . Noiz kontsultatua: 2019-10-10.