Soran jauregia

eraikitako euskal ondare nabaria Leintz Gatzagan

Soran jauregia Leintz Gatzagan (Gipuzkoan) dagoen jauregi bat da. Elizaren ondoan kokaturik dago. Indianokoa izena ere ematen zaio.

Soran jauregia
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Leintz Gatzagako hiri historikoa
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaLeintz Gatzaga
Koordenatuak42°59′11″N 2°34′06″W / 42.98648°N 2.56842°W / 42.98648; -2.56842
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XVIII. mendea
Arkitektura
Estiloaarkitektura barrokoa
Arkitektura neoklasikoa
Ondarea
EJren ondarea10

Historia aldatu

Antzinako Soran jauregia XVI. mendean eraiki zen eta bi dorrek osaturiko jauregi ederra zen. Errege-erreginak Leintz Gatzagatik igarotzen zirenean beren segizioak Soran jauregian hartzen zuen ostatu. Soran familiaren ondorengo batek ordea jauregia eraitsi eta harriz harri Nafarroan berreraiki zuen[1].

1764 urtean gaur egungo Soran jauregia altxatu zen zaharra egon zen tokian.

2006 eta 2007 urteen artean eraikina berriztu egin zuten eta gaur egun hotela dago bertan[2].

Egitura aldatu

Estilo barrokoa duen eraikina da. Beheko solairuaz gain bi solairu ditu. Fatxada nagusiari dagokionez lehenengo solairuan hiru balkoi ageri dira, baina erdikoa besteak baino handiagoa da. Bigarren solairuan hiru lehio ditu[3].

Atzealdera Deba ibaiaren haranari begira egurrezko balkoi batek zeharkatzen du aurpegi guztia eta azpiko solairuan begiratoki ederra dauka[1].

Erreferentziak aldatu

  1. a b «Leintz Gatzaga» www.leintzgatzaga.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-19).
  2. www.goiena.eus. .
  3. «Soran | Euskal-Herria.Org» www.luberri.net (Noiz kontsultatua: 2019-09-19).

Kanpo estekak aldatu