Sophie Labelle
Sophia Labelle (Kanada) kanadar komikigile, idazle eta hizlari publikoa da. Pertsona transgeneroen eskubideen aldeko mugimenduko partaide, historia trans eta transfeminismo gaien inguruan hitz egiten du.
Sophie Labelle | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Montreal, 1988ko apirilaren 22a (34 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Bizilekua | Montreal |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa kanadiarra Kanadako ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | umorista grafikoa, idazlea, hizlaria, komikigilea eta LGBT ekintzailea |
Lan nabarmenak | Assigned Male (en) ![]() |
serioustransvibes.com |
Labelle Assigned Male webkomikiaren marrazkigile eta idazlea da. Horrez gain, genero-nortasunari eta adierazpenari buruzko hainbat liburu eta zine idatzi ditu, horien artean, The Genderific Coloring Book, A Girl Like Any Other, Ciel at Camp Fabulous, eta Gender Euphoria.
2017ko maiatzean Dating Tips for Trans and Queer Weirdos komiki-liburua argitatu zuen.