Son of the Pink Panther
Son of the Pink Panther (euskaraz Pantera Arrosaren Semea), 1993ko Blake Edwards estatubatuarrak zuzendutako komedia film bat da. The Pink Panther saileko film bat da. Roberto Benigni, Herbert Lom, Debrah Farentino, Robert Davi, Shabana Azmi eta Claudia Cardinale aktoreek antzeztu zuten. Soinu banda Henry Mancinik konposatu zuen.
Argumentua Aldatu
Frantzia, Yasmin Lugashko printzesa (Debrah Farentino) Nizako kostaldean bahitua izan da eta Charles Dreyfuss (Herbert Lom) komisariak kasuaren ardura jaso du. Ikerketa burutzeko komisariari laguntzaile bat bidali diote, bertakoa den Jacques Gambrelli (Roberto Benigni) gendarmea. Laister, Dreyfuss komisariak Gambrellik nahiko ezagunak zaizkion ezaugarri xelebre batzuk dituela jabetuko da.
Aktoreak Aldatu
- Roberto Benigni: Jacques Gambrelli gendarmea
- Herbert Lom: Charles Dreyfus komisaria
- Claudia Cardinale: Maria
- Debrah Farentino: Yasmin printzesa
- Jennifer Edwards: Yussa
- Robert Davi: Hans Zarba
- Mark Schneider: Arnon
- Burt Kwouk: Cato Fong
- Mike Starr: Hanif
- Kenny Spalding: Garth
- Anton Rodgers: Lazar buruzagia
- Graham Stark: Auguste Balls irakaslea
- Oliver Cotton: Haroak erregea
- Shabana Azmi: Erregina
- Aharon Ipalé: Jaffar jenerala
- Dermot Crowley: Duval sarjentua
- Liz Smith: Marta Balls
Kanpo estekak Aldatu
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)